Iratzetan

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-064
Pasartea 0:01:45 - 0:03:30 (1' 45'')
Laburpena Behien azpitarako iratzea ekarri behar izaten zen. Lan handia zuen. Egun guztia hartan aritu eta gero ere eguneko betiko lanak egin behar izaten ziren. Iratze-lekuak non zituzten. Toponomia: Unzasku, Listorreta, Urdau (urdaburu), Malbazar... Segan aritzea emakumeentzat gogorra zen.

Transkribapena

- 'Ta iratze lekuk 'ta non zenittuzten?
- Iratze lekuk eta? Uxaskuko onduan. Oan san tzazu Uxasku non den!
- Lixtorretako ondun. Listorreta bakizu non don
- Pos hantxen.
- 'Ta nik Urdao jon al za beiñe zea baserri zea mendira? Urdaoko mendira?
- Bai
- Ba inguru hartan. 'Ta gue hortikan hara jon in ber da.
- Bai
- Netzako izaten zen txarrena. mendiyan ler iña tortzen za etxea, 'ta geo hainbesteñoko gurdika iatzia, jartzen zen anaiya metan gñian, 'ta hua ezin boteikan hara, etxounkristo zaude 'ta hua dena ezin boteikan.
'Ta gio hua bukatzen zenun 'ta, segi ikulloa! 'ta ikulluko lanak in! Jo, yasta bien! zutik ezin eon 'ta nik oan aziendak antolatzen hasi ber al dut.
Bateko txokorra bota, besteko azpiyak atea, besteko eztakit ze in, Una pasada. Una pasada.
- Bai, euneoko lana 'ta gio iatzetan 'ta belartan 'ta doble.
- Bai.
-Karo
- Marma, marmazarreko txabola ba al dakizu noun don? Urdara goazela? Oandik han 'men do lengo urtin izandu zien hok. ba handik ekartzen genun iatzia. Haren ondotik, tokitan do!
- Bai. 'Ta haik eyakin 'ta kartzen zin?
-Beyakin
-Ba, bai. Haraño jonta beyakin.' Ta beyan etzeniyon kasoik in berrik.

Goizian atea lau 'terditak aldian eo 'ta illunar arratsaldian bo hiruak eo hiru 'terdiyak, biajia itteko. 'Ta jorra bat iatze. Besteik ezer ez! Sei zak hurrengo eunin berriz.
- Netzako denetan txarrena zen sega hartu 'ta mazka ittea jotia. Hua bai deal txarra! Hua bai deal trixtia emakumintzako.
Ler kaka iña zaude 'ta hartu sega 'ta mazka ebakitzea. Bua! Erdiya moztu 'ta beste erdiya tomakanela! Hantxe , hurrengoko 're haziko yaz erki!