Plazaolako trenean

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:16:15 - 0:20:00 (3' 45'')
Laburpena Leitzakoa zen Erramunen ama. Bertara joan izan dira, festetara. Egun osoa behar izan zuten Leitzatik Portuburura iristeko, bidean gose ederrak pasatuta gainera.

Transkribapena

Gio bempin, aittona, halaxe 'ta, han pasa genittun bi eun 'o zerbaitte pesta xurry hartan,
gio berriz abitu ga bueltan, ondo goiz batin, goizin goiz jon ber zaten zen estaziyu hartan trena beitti, 'ta trena
-Eunin bi biraje ingo zittun, o' bat 'o ?
-Bi ingo zittun, seuraski, hala usteut 'ta
Abitu zen 'o abitu giñan 'ta, torri giñan estaziyu harta, 'ta torri zen. Izaten zittun ba bi ta, hiru bat bagoi kozkor atzetikan eurra ikatzaz o', ikatza genealin, ikatzaz kargatuk
Bai, 'ta ikatza denboa berin kari itten, 'ta zerbaittte.Geo san zuten bereik etzula maten 'ta harrengatik utzi zutela 're bai.
-Oan zea iña izango da oan bire gorriya 'ro zerbatte
-Bai, zerbatte bai. 'ta gio bempin heldu giñan 'ta goitik beitti 'ta
Tunela asko da han, tunela erruz du ba trenbiri harrek eta kia!
'ta alkandoa txuiyak 'o hola 'ta jesus haik haik kuelluk eta polittak jartzen tzien han.Ke ketan hantxe!
'Ta nik pixkat kristaletik kusi 're in nahi 'ta maritu 're itten pixkat 'ta ordun 'ta
han xirrittu (...) 'ta, handik kia barrena, 'ta ma nei erritan 'ta torri giñan bempin Donostira Amara 'ta hala
Nik bokaillua erra jarri ziguten han! Erra bokaillua! 'ta hua jateko e birian jateko. Bai 'ta
Trenan ne amai san niyon: "Jango al dugu ama zea 'ta bokaillua 'ta?"
"Ez, ez, ez! Hoi hara alletzin Amaran jangougu." 'ta ba bueno. Kafesnia erra hartu gunun han miño, oañ agunatatuko nun miño ordun gaztia 'ta nahi!
-Bai 'ta trenak ez oan bezin rapiduk e!
-Ez ba! 'ta
-Oiñez miño geixio miño, asko geyo ez
-Bai, ttapa ttapa ttapa ttapa etxea
-Gio torri giñan ba Amara 'ta, ate giñan 'ta, biyak maritu arrayo iñak giñan,
'ta ate 'ta trenbire ixkiñea jon 'ta benga eupaka, dena hustu arte!
-Zerbattengatik bokaillua geo hartu ber! harek jakinki bestela bokaillua...
-Bai, geo amak seittun , zea, beno
-Nik seittun "zerbatte hartu ber dugu, zerbattehartu ber dugu" 'ta
-"Ez, ez oan torko da topua, 'ta hua oan hutseitten baugu gio eztit zenbat denboan ezta izango 'ta hua hartu ber dugu oaiñ, hua hartu ber dugu" 'ta
topua torri zenin hua hartu 'ta Errentira.'Ta Errentiyan berriz san niyon "Ama jan ber dugu" ni gosiak, edadia halakua 'ta gosiak eta 'ta amak
"Eon eon, eon pixkat, eon eon. Autobusa Oiartzungua oantxe torko da"
Zumardiya, dembo bateko Zumardiyan giñan, 'ta han 'ta
"ez, ez, ez 'ta ez, ez 'ta" Nik bueno, dirua banun, mutilkoxkorra miño dirua banun 'ta
han txurrero 'ro zea hoitakuk nonnahi kinkillero hoitakuk eoten tzin 'ta jon nitzen haitako batena 'ta
zea nolapatte, erdeaz enekin miño, hainbeste zeatu nun, san niñon bokaillo bat jartzeko 'ta
-Txoixo panplona harrekin xerrak in 'ta jarri zin bokaillua 'ta ni hua jaten, raka raka, gustoaski bai! laster jan nun!
-'Ta amak kusi 'ta inbirittu hua 're, hua 're gosiak eoki, 'ta harrek 'e ordun ereki zakoti hura 'ta
hantxe jan ganun.Nahikua jan ganun. -Gio autobusa hartu 'ta martxa kalea 'ta
gio honea ttaka ttaka ttaka torri ber, bai. Holaxe bai.
Dembateko bizimoduk holxe izaten tzin 'ta.
-Diroik etxen izaten denbo haitan 'ta, diroik ez! Diroik ez!
-Oan zuk dirua 'ta gauza 'ta dena
-Dena
-Oan diroik gabe ezin tzu iñoa abitu!
-Ez, ez, gañea noa jon ber tzu?
-Ez, ez. Diruik gabe iñoa 're ez.
Ordun berriz, gabe 'ta, ezin baldin bazenun posible zean, etxin eon! ze erremiyo!
-Etzen oan bezelako erraztasunik eta e'
-Ez, ez
-Ni akortzen naz gue itxian beti zan zandu dia hegaztiyak