Baserriko produktuak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:20:00 - 0:22:50 (2' 50'')
Laburpena Amak oilasko asko egiten zuen eta Errenteriara joaten zen saltzera, han baitzuen 'parrokiya'. Tripotx-odolak estimatuak ziren eta haiek ere eramaten zituen. Arkumeak ere saltzen zituen eta aparte gordetzen zuten dirua, arkumeak zenbat ematen zuen jakiteko.

Transkribapena

-Heaztiyak, ollaskuk, gue amak ollaskua asko itten tzun, itxin.
Oan ya itteunte biño ordun, ne itten zin 'ta
ez astero biño, hamabostin beiñ 'o, hoitik bitikan 'o ollaskuk hartu 'ta,
beste bi hiru dozena arrautz 'ta Errenteira
-Iande goizin astukin jon kaleño, Kastroneko barandilla hairi lotu astua 'ta
autobusin , xarrin, autobus xar batzuk izaten zin, 'ta haitan sartu 'ta Errentira.
-Gio arkume denboan arkumik, berriz, arkume batzuk hemen arkumia gutxi saltzen bai zen.
Hemen, ez zen, ez zen, ez.
Ez, diroik ez
-'ta gio karnizeruk e zaten zittuzten
arkumik. Exkerrenekuk 'ta gio Mokona, bi zea karnizei 'ro zin denbo hartan
'ta gio hala, Errentira jon 'ta Errentiyan
farrukiya zaten tzun gue amak jonezkeo
-Han Leku Zarra 'ro bazen plazan aurrin taberna bat, bizkaitarrak 'o eztakit zer zin hola
-Eskaillea batzuk gotti iyota
-Bai 'ta Bizkaitarrak 'o hola zin zerbatte, zea zin lengo, gue hizkera beimpin difentexiuk 'ta
noara 'ta gue ama han parrukiya iña!
Hara jon 'ta han eamaten zen guziya hartu! Baño haik saten zutena albazen eaman in nahi
-Tripotx odolak, barrenak, barrenak garbittu 'ta lana zaten baitu, garbittu 'ta ongi prepatu beri haik eta
bai, garbitzen zun 'ta al zin guziyak eaman 'ta haik saten tzutena patu.
-Denbo haitan ez zen noski,zea, duro asko miño pixkat 'ta geo
haik zeatu 'ta gio arkume bat o beste 'ta arkume 'at kubritzen zun preziyua, 'ta patu 'ta
Geo beste denda xulo batea jon'ta han alpargatak eta guetzako 'ta ber zienak eosi 'ta
traste pixarrak al zinak eta, gañea arkume, bai, bai, 'ta, gañea ni akortzen naz prankotan
nola torri 'ta egardiyan tortzen zen 'ta, arkumia, aparte arkume dirua kartzen zun attai
arkumiak denak saltzin zenbat diro man zuten arkumik.'ta hua kapritxua izaten zun, ordun 'ta
-Arkume dirua, "hara hauxe da arkume dirua" 'ta bi arkume 'ro eamaten zittunak, hua aparte.
-'Ta gio arkume larruak 'e eamaten zin, denda xolo batin arkume larruak eosten zittuzten
'Ta gio tripotx odolak 'ta gio arrautzak 'ta, al zinak eta ber zinak
(...) biño han zeatzen zittun denak, entreatzen zittun.
'Ta gio, len san duten haik in 'ta geo arkumik bukatzen zin denboan ordun,beno,
hainbeste diro hartu arkumikin ta "ño! baliyou saiatzik" eta "baliyou ardiya izatik" 'ta
Handik kontuk ate! 'Ta hola izaten zin dembo haitan, bai.