Arropak eta makilaia

Plantxa

Transkribapena

- Plantxak... Elektrikoik ez zen izaten dembo batian. Biño baporekua esaten ziyoten plantxa, gue itxian oso ona zen gaiña. Fuertia 'ta ona. Beste batzuk bazin geo ate zienak senzilluaguak, biño tapa hola zun, e! Kierra hemen. 'Ta handik, kierretik zun katxarro bat hola.
'Ta harrekin itxitzen zen, biño barrenian ikatzakin, egur ikatzakin sua inta jarri, 'ta berotzen zen, 'ta geo harrekin. E...Zeak beziñ ona zen hora.
- Zer?
- Eletrikua beziñ ona zela hura. Plantxa kasi bea 're hala zen, e! Gue amak... Aspaldi, beno, esposatu zenian 'o... Iosiya izango zuten 'ta ona. Geo bazian itten zutenak, biño txarraguak.
- Bazin beste batzuk, brasa sartu gabe, sutan euki,
- Baita 're.
- 'Ta hoztu bittarte itten zunak 'e.
- Baita 're.
- Biño karo, haik in berko zin noixnahi berotzen jarri.
- Berotzen jarri. Bat berotzen jarri 'ta bestikin plantxatzen. ' Ta hola, 'o bi 'o hiru plantxa jarrita.
- Biño zuk san 'zunak gehiyo aguantatuko zuten, brasakin?
- Harren brasa denin 'ta geo tarteka ber bazen asko, ikatza bota 'ta...
- Ongi garbittu, bestela erropa zikindu!
- Ez. Plantxa garbiya ioten zen gaiñetik.
- Kontuz kontuz brasa sartu 'ta...
- Uango aldian orduan... Atraso haundiya izandu zen, biño (ez, ez) guk plantx hura geo 're ibiltzen genun.
- Bai, e?
- 'Ta azkenin bestik hautsi zigun. Beti eskatzeko tortzen baizin gue itxea. Batek "plantxa utziko nazu?" 'Ta eaman 'ta adiós! Ez bentzat eta ez guetzat!
- 'Ta zer zenuten beko sua? 'O ekonomika?
- Ez genun bekua. Zea... maiya hau balitz bezelako zea bat denian. 'Ta gaiñ hartan itten genun sua. Sua itteko tokiya zun 'ta eskiñan labetxua 'ta bestin 'e bai, ikatza...
Egur ikatzakin itten 'tena. 'Ta harrekin. Ez zen ez labeik eta ezer 'e, dembo batian. Geo bai, bagenun. Itxia erre in zitzaigun 'ta hura erre zenian arreglatu zuten 'ta ordun jarri zuten ekonomika.
- Okiyo ekonomika!
- Hura 're harrapatu genun.
- Hua seuruguo!
- Beno...
- Aspertu al za?
- Oi! Nik ze satia nahi 'zu?
- Labaderuna aztu in nau galdetzia...
Nor Bikandi Aristizabal, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-020
Pasartea 0:40:15 - 0:43:20 (3' 05'')
Laburpena Lurrun-plantxa zuten etxean. Barruan egur-ikatza sartuta berotzen zuten. Ekonomikaren aurretik nolako sua zuten kontatu du: ez zen beheko sua, labetxoak zituen. Etxea erre egin zitzaien, eta konpondu zutenean, orduan jarri zieten ekonomika.

Arropa egin edo konpondu. Erosi batere ez

Transkribapena

- Zaten zen euna estrenatzeko. Xanisteanetako 'ta, ui...! Jesus! Bai, izaten ez 'te zun jendik kuidadua! Bai, yalokreo!
- 'Ta batzuk eosiyak, bestik iñak...
- Dena.
- Beste batzuk arreglatuk 'e igual.
- Bai, arreglatu 're bai, bai. Bat biño gehiyo baia arreglatuk! Jesus...!
Zembat, zembat etorri: "honek bai 'te du arregloik?" 'Ta "bai, hau dena eskatu 'zazu, atzea dena plantxatu 'ta ekarri 'ta arreglatuko dugu ederki, berriya bezela!" 'Ta halaxe itten genun.
- Soiñak zinak, gonak eta...
- Bai, bai. Soiña 'o trajia, igual. Zembat traje buelta eman 'e! 'Ta atzea berri-berriya geldittu. Berri-berriyak!
- Diroik ez berriya eosteko!
- Hoi ba! Jendiak, jendik bazekiyen gaiña, e! Arreglatzen zela ongi. Askok saten zuten: "bai, arreglatuko 'zute!" Saten geniyon: "segun nola don beste ayekatik" Eta "Beitu beitu nola don!" "A! bueno, eskatu zuek, plantxa-plantxa iñ, 'ta ekarri! Eta moldatuko dugu."
- Tokatuko zen, Kaxilda, buelta man 'ta lendikan buelta mana igual.
- Bai.
- Hirugarren buelta igual?
- E?
- Hirugarren buelta igual batzutan!
- Bai, batzutan bai aleiya! Batzutan bai, batzutan bai.
- Erki gastatuk, e!
- Bai aleiya.
- 'Ta nolakuk izaten zin, soiñekuk 'ta nolakuk izaten zin? Nola jazten zin, ziñazten...
- Soiñekuk? Askotan izaten zin lixuk, 'ta bestetan erdiño hola liso, biño hemendik betti tableatuk.
- A...!
- Tablakin. Eta ederki gelditzen zin. 'Ta bestetan osoik goitik betti. Joskurakin forma mana, 'ta forma harrekin buelua mana, ongi gelditzen zin.
- Hoi da.
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta kolorik eta, hola kolore biziyak eta bazin, 'o nahiko illunak?
- Rayatuk 'e bazin, lisuk 'e bazin telak. Denetik bazin. Bazin telak denetik!
- Denetik!
- Bai, bai, bai.
- Eta buelo asko 'ta zin? 'O ez? Bueluk eta geo torri zin?
- Buelo askokin itteko, tabla askokin iñ ber zen, 'ta tela asko ber izaten zen.
- Ai...! Karo!
- 'Ta horrengatik, beitzen zun jendik pixka 't hoi. Bueluna.
Tela asko ber baizen tablak itteko. Bazin, e! Itten genittun aurrekaldia bakarra tablakin, 'ta ordun atzin liso.
- Bai.
- Haik 'e polittak gelditzen zin. 'Ta bestetan, berriz, atzin 'ta aurrin tablakin oso ederki.
- Bai, biño tela ber!
- Tela ber buelua mateko tela ber.
- Ordun izango zen, ordun 'ta buelo gehiyo zakanak, seiñalke...
- Bai, seiñalke... Seiñalke bazula dirua, gehiyo kartzeko. Hoi ba!
- Eta geo illia 'ta nola iamaten zen? Oaiñ biño...
Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:36:15 - 0:39:20 (3' 05'')
Laburpena Xanistebanetan arropa berria estreinatzen zen. Berria egiten zen, baina konpondu asko egiten zen. Trajeari buelta eman ere bai askotan. Soinekoak nolakoak ziren. Tablak aurrean bakarrik egiten ziren, buelta guztian egiteko oihal asko behar baitzen.

Behiaren larrua

Transkribapena

-Bo zea e... A! 'Ta beiyan larruakin itten zena hua geo zembat aguantatzen zun?
-Gutxi! Beiyan zea... illia gelditzen zen barrena.
-Hoi, hoi, hoi galdetu ber nizun.
-Lisuna kampoa.
-'Ta geo hua zulatu 'ta ingo zen dembukin?
-Joe! Zulatuko ez zen ba! Hua, nik ez dakit ba zembat denbo iraungo zun harrek, asko ez. Zenbat eun, gutxi!
-'Ta ordun asko gastatuko zen behi larrua!
-Bai... 'Ta ordun zuk ez zu kusten, garai haitan jendia baserritarra fuerte xamarra baldin bazen beiya beak hiltzen zittuzten itxeko... Ez oan bezela karniziya 'ta zea, dena okela 'ta holakua 'zaten zen. 'Ta halaxe.
-'Ta beiyanakin bakarrik, ardiyanakin itte' al zen?
-Ez, ardiyanak bate baliyo... Ardiyana bai ille 'ta guzi berua, biño zembat denboko... 'ta gutxigo.
-'Ta geo haik galtzerdiyak...
-Galtzerdiyak geo hondatzen zinin harrika...
-Miño abarkan barrenin ze eamaten zenuten, galtzerdiya?
-Zaku hura ba!
-A, zakua!
-Zakua...
-Hoi da, hoi da...
-Zakua 're tipu hortan, ri-ra inta... Hua lembizi di-dau in 'ta amarratu 'ta da! Zea hoi, abarka larruzko hoi 'ta bale. Eun guziyan hantxe txuf, txuf, txuf, txuf iñez zea. Ez al dakizu hankatakuk bustitzin ze itten dun? Ba tipo hoi...
-'Ta zea geo erropa 'ta?
-E?
-Ze... Erropa ze jantzi ibiltzen zenuten?
-Jasus! Arropak zea millaka petakokin. Oan modan do petakua miño ordun...
-Zer zin galtza urdiñak?
-Bai, jenelin galtza urdiñak biño petakuk igul difentik igul. Ahal zena!
-Galtza biño geiyo ikusten petakua...
-Hoixe!
-'Ta geo alkandorak 'ta bazin, 'o blusak 'o zer zin?
-Brusak 'e bazin 'ta alkandorak 'e bai 'da... Jertse xarren batzuk 'e bai ta... Ba!
-Baserritan ez al zin brusa luxe xamar batzukin ibiltzen?
-Bai, mutikozkorrak bai.
-Mutikozkorrak bai? 'Ta zeak ez... Itxeko nausiyak 'o, zarrak ez?
-Ez, ez! Zarrak ez.
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-002
Pasartea 0:00:00 - 0:02:20 (2' 20'')
Laburpena Zer arropak erabiltzen zituzten: behi larruarekin egindako abarkak, zakuzko galtzerdiak, brusak.

Oinetakoak

Transkribapena

-'Ta zea e... aaztu zitt ze san ber nizun... A! Hankak, hankatakuk eta nolakuk?
-A! Hankatakuk zea, bei larruakin intako abarkak. Egualdi txarrin, bueno! Trapua, urin busti 'ta trapua nola? Igul-igula. Biño hego-haizia 'ro hola tortzen zenin ez ziñan ibilko hankan gaiñin, ipurdiyan gaiñin, mekauen la letxe...
-Leortuta irristatu?
-Leorra! 'Ta zeak... Galtzerdiyak berriz, zapiñak saten geniyon, zakuzko... azukre zakuk izaten zin arront zerratuk, arront onak gaiñea 'ta harrekin iñak. Billu-billu iñ, 'ta... segi!
Hankak ate ebiya zela, 'ta lembiziko pausun busti 'ta eun guziyan bustiya. Jo persona...
-Katarro, katarro asko ez zen izango hala 're?
-Persona zembaitan bueno...
-'Ta ordun zer zin zaku harrekin intakuk 'ta geo gaintik beiyakin intako abarkak gaiñin?
-Ez, abarkak tipu hontan e, biño bei larruakin iñak, hola... Nun ostra laister ingo nun baldin banun... Hau da! Ingo 'ut seittun abarka!
-Hara!
-Moda! Orduko moda!
-Bai e! Eon pixkat e!
-Hoi zakua izango zen 'o abarka?
-Hau abarka. Hau miño oandik, toki geixio man zea...
-'Ta zer zen beinya 'ta guzi beiyan larrua hua?
-Hau, hau sartu hankin hara! Jarri hemen! Hementxe hola, tak! Hara hau, rast!
-Bai... Haundixio 'zango zen igual...
-Bai, haundiyuo bai
-Bai
-Ba, hara rast!
-Bai
-Hok biyek hola in...
-Mekayuen dio!
-'Ta hola korapillua itten ziyon larrua beai, ya?
-Bai. 'Ta oan honei... Hara ikusten?
-Aiba!
-Oan buelta. Ai, eon pixkat!
-Bai, bai, bai.
-E honei hola man!
-Bai, bai, bai. Bai horrei 're koapillua in 'ta ttaka lotua.
-Eon pixkat! Seittun ingo 'ut. Seittun ingo 'ut auro aski!
-'Ta hain aixa, hain aixa koapillua itten ziyon beiyan...?
-Hoixe! Jakiña! Guriya zola itten zen 'ta hoi!
-A, karo... Karo!
-Urin sartuta, urin sartuta in!
-Karo geo, 'ta geo hortxen hego haizikin zea biño tiesugo...
-Geo... ba... Eon pixkat. Oañ aztu nola zen, ostra!
-Bai hortik sartu!
-Kauen la ostra!Haundiyuo zan bazen erki ingo nun 'ta...
-Bai klaro! oan, ez ez zattu sartuko atta! Bai bai, o erki!
-Hara! Kusten?
-Karo...
-Ttak! Geo hemen
Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-001
Pasartea 0:50:10 - 0:53:06 (2' 56'')
Laburpena Oinetakoak nolakoak. Abarkak. Zarpinak: galtzerdiak. Egun osoan hankak bustita. Abarkak nola egiten diren. Erakustaldi eta guzti.