- Ta geo astian?
- Astian pues petatxukin ta.
- Ta emakumia gonakin beti?
- Bai.
- Itxian ebai lanin?
- Bai.
Mendira iratze ittea o jon ber bagendun ordun anaiyan galtzak jantzi ta hara jon ta jantzi ta segan bukatzin kendu ta berriz gona jantzi.
- Ta pekatua zen galtzakin ibiltzia?
- Ez, biñon etzen ohitturik eta.
- Etzen kostunbreik eta. Jo galtzakin hasi zin emakumik, josus, bueno.
- Berriketa erra jarriazi.
- Geo erki kanbiatu zen.
- Bai.
- Geo beti galtzakin.
- Ezpaña pintatu re etzittuzten itten askok ta ezpaña pintatuakin balin bazon, "jo, ze da hoi u?"
- Bai?
- Jode.
- Osake pixkat makillatuzkio ro..
- Emakume bat ezpaña pintatukin tabernan kusizkeo, ooo beizak, beizak, beizak...
- Tabernan etzen libre emakumik eotia? Etzon ongi kusiya?
- Ez ez, etzen ongi kusiya gaiñea. Ta gaiñea sosik etzuten izaten.
- Hoixe, ohitturik ez.
- Bi baxo erdi eateko aiña honbeste diru izaten tzenun ta emakumik berriz batez.
- Ez gui etziguten, jai arratsaldia zela ta diroik maten; billera dantza.
- Ta gizonai bai? Zuei diro pixkat?
- Bai.
- Hoixe, berko.
- Ta geo andriak, emakumik etzuten deus hartzen?
- Ez ez ez.
- Ez ez ez.
- Dantzan ibilli, izerdittu ta itxea.