arropa, emakumea

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:53:58 - 0:55:33 (1' 35'')
Laburpena Emakumeak beti gona janzten zuen. Iratzerara joateko edo janzten zituzten anaiaren galtzak. Ezpainak margotzea ere ez zegoen ongi ikusia. Emakumea ez zen tabernan sartzen dirurik ez zeukatelako. Gizonei zerbait ematen zieten tabernan gastatzeko.

Transkribapena

- Ta geo astian?
- Astian pues petatxukin ta.
- Ta emakumia gonakin beti?
- Bai.
- Itxian ebai lanin?
- Bai.
Mendira iratze ittea o jon ber bagendun ordun anaiyan galtzak jantzi ta hara jon ta jantzi ta segan bukatzin kendu ta berriz gona jantzi.
- Ta pekatua zen galtzakin ibiltzia?
- Ez, biñon etzen ohitturik eta.
- Etzen kostunbreik eta. Jo galtzakin hasi zin emakumik, josus, bueno.
- Berriketa erra jarriazi.
- Geo erki kanbiatu zen.
- Bai.
- Geo beti galtzakin.
- Ezpaña pintatu re etzittuzten itten askok ta ezpaña pintatuakin balin bazon, "jo, ze da hoi u?"
- Bai?
- Jode.
- Osake pixkat makillatuzkio ro..
- Emakume bat ezpaña pintatukin tabernan kusizkeo, ooo beizak, beizak, beizak...
- Tabernan etzen libre emakumik eotia? Etzon ongi kusiya?
- Ez ez, etzen ongi kusiya gaiñea. Ta gaiñea sosik etzuten izaten.
- Hoixe, ohitturik ez.
- Bi baxo erdi eateko aiña honbeste diru izaten tzenun ta emakumik berriz batez.
- Ez gui etziguten, jai arratsaldia zela ta diroik maten; billera dantza.
- Ta gizonai bai? Zuei diro pixkat?
- Bai.
- Hoixe, berko.
- Ta geo andriak, emakumik etzuten deus hartzen?
- Ez ez ez.
- Ez ez ez.
- Dantzan ibilli, izerdittu ta itxea.