Igandeak

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:51:59 - 0:53:58 (1' 59'')
Laburpena Astean behin ateratzen ziren baserritik. Mezaetara joateko eta bilerara joateko. Emakumeak iluntzerako etxera. Gizonezkoak gauauerdirako serenoa pasatzen baitzen tabernak ixtera. Dotoreago janzten ziren dantzara joateko.

Transkribapena

- Geo astian behin baserritik atea, igandetan?
- Igandetan.
- Mezeta joteko..?
- Bai.
- Mezeta joteko ta geo arrasaldin billera joten baziñen.
- Bai jon ber izaten tzen, lehenbizi zeara.
- Ta goiz itxea, illuntzeko itxea emakumikin ta.
- A bai? Ze ordutan gutxi gorabehera hamarretako o hola?
- Bai bai bai. Noiz illuntzen dun.
- Ee, hamarrak, berandu zen.
- Oain oain hamarreko bat o, bestela berriz zazpitan o.
- Osake itxea, emakumik behintzat erretira goiz.
- Bai.
- Ta gizasemik e behin hama, ordubi, hamabiyak ezkeo serenua, kas-kas-kas ta benga, taberna itxi.
- A bai? Hoi zenek jotzen tzun serenua?
- Serenua. Serenua atton zahar bat izaten tzen, zea, bastoiyakin ta, eztakit nongua zen gaiñea, kanpotarra zen.
- Ta harek?
- Harek atia jotzen tzunin... taberna itxi.
- Taberna itxi ta..
- Ta taberna itxi ezkioz ze in ber tzu?
- Ta geo illunpetan asmatzen tzenuten bidia?
- Jesus.
- Bai easo earrakiñ e, egwuldi txar askiyakiñ e.
Trumoiya ta tximista ta, jaas, segi.
- Ta baili horta ze arropakin joten tziñazten, igandetako arropa izango zen..?
- Hoixe.
- Hoixe, dotorexio joten giñan.
- Trajikin?
- Komuniyoko..
- Ez, trajia...
- Komuniyua itteko bakarra izaten tzen, geo mezeta joten giñanin.
- Pantalon mil rayas. Bakizu nolakuk zin? Eztakiz nolaku..?
- Ta alkandora.
- Dena rayakin.
- Zea batzuk.
- Ta oiñetakua?
- A! Genuna.
- Alpargatak ta hola bai?
- Bai.
- Bai batzuk jo..alpargatakin, biño hausi itten tzin geo ta.
- Zapata.
- Zapatakiñ e. Pranko ongi jazten giñan.
- Bai?
- Bai bai.
- Ta uan bezela ez, zea petatxua ta hautsiya ta hola e, xuxen-xuxen.
- Txukun-txukun.
- Txintxo asko..txukun-txukun. Ongi zaintzen genittun arropak ordun.