bilerak

Nor Arbelaitz Zapirain, Maria Jesus; Mitxelena Arbide, Bixente
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-113
Pasartea 0:48:45 - 0:51:59 (3' 14'')
Laburpena Maria Jesusek 18 urte zituela ezagutu zuten elkar Txikierdin. 9 urte zaharragoa da Bixente. Oinez joaten ziren. Balsean ibiltzea debekatzen zuten apaizek, zelatariak izaten ziren. Kongregazioak.

Transkribapena

- Sobratuzkio izebai ta eamate zizkiyoten ta.
- Ta zuek aspaldi izautu zenuten elkar?
- Zeiñek guk?
- Bai.
- Bai bai.
- Bai? Zenbat urte gutxi gorabehera?
- Hemezortzi bat urte nik.
- Zuk hemezortzi urte zenittun?
- Nik betzi gehiyo. Zenbat dia?
- Hemezortzi ta betzi? 27?
- Buff.
- Bai, zerbatte. Hau askoz e zaharruo zen... ordun e.
- Ta zuek nola izautu ziñazten, akortzen tzazte?
- Bai, billera jonta.
- Ze billera?
- Hoi, iandetan soiñua izaten tzen... Txikierdin.
- Txikierdin.
- Soiñu jotzaille bat eta han juntatzen giñan gazte guziyak ta han dantzan ta hizketan ta..
- Gazte guziyak hara joten tzin..
- Saltsa ordun Txikierdin.
- Bai.
- Ta oiñez juten tziñazten Pelutik Txikierdiño?
- Buenoo. Poz..Auro gaiñea.
- Kontentu.
- Korrika?
- Korrika, deskanso errin. Aixa ailletzen tzen, behiñ abituzkio, San Martzialeta fiestan e hala joten giñen, oiñez.
- Zuek e bertaxo zenuten Iturrioztik.
- Bai.
- Guadalupea re jon izandu ga biyek, zeara. Alardia ro zea izaten tzen , euna pastea oiñez.
- Ta han dantzan sueltun aitzen tziñazten?
- Baltsin e bik, ordun ya hasiyak giñan.
- A libre zen ja?
- Bai bai.
- Behiñ e etziuten galazi. Apaiza batzuk gaalazitzen tzuten. Etzela balsin ibilli ber ta.
- Pekatua zela?
- Eztakit ze izango zen...
Konkre(?) izaten tzen, gu luixtarrak izaten giñen gu zean elizan ta, ordun izaten tzin emakuke batzuk txibatuk ta Xanixtebanetan o noizpatte baltsin kusizkio apaizai san ta harek...
- Kastigo.
- Hillin behin izaten tzen konbulgatz, festetan komulgatzekona ta hoa martxan ibilli zena, haik hura azkena.
- Azkena?
- Bai.
- Ta zuek hijasdemaria?
- Hortxe.
- Berdin?
- Bai.
- Beste kastiguik etzen izaten?
- Ez, itten tziuten zinta kendu.
- Zinta moria kendu?
- Moria ez, urdiña genun guk.
- Urdiña zenuten zuek?
- Hok eztakit zer tzuten..
- Zuek zintik bazenuten, Bixente?
- Bai bai, txuiya, hola urdiñak, bi tira urdiñakin.
- Guk zeru kolore bat.
- Medallat eztakit izaten, san luixena, noski, zintzillik.
- Guk amabirjiña izaten genun.
- Ta nahi ta nahiez sartu ber tzen kongregaziyun o nahi bazenun?
- Ez ez, nahi ez bazen ez.
- Nahi bazen.
- Biño ordun, etzen obligatu ber izaten, bestik han izaten tzin ta, zuek e, zuek han sartu berko zute ta, korrittu itten tzen hoi.. asa(?) jon ta.
- Hoi da.
- Geo astian behiñ, hillin behin izaten tzen hoi ta itxetik ald, jongo balin bazen konfesatzeko aitzakiyan itxetik atera.
- Bai?
- Bestela iande arte iñorre baserritik ateatzen.