Erromeriak

trikitia, trikitilariak, "Elgeta",

Pikoketako erromeria

Transkribapena

Nor Aranburu Pagadizabal, Simon
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-104
Pasartea 0:46:56 - 0:52:10 (5' 14'')
Laburpena Igandero izaten zen erromeria Pikoketan. 37 soinujotzilek jo izan omen dute bertan. Julian Molaño, Txarondoko Segundo Padadizabal, Bordaberriko 3 anai, Zuloagatxipiko bordako 4 anaia Ubiriatarrak, Ameztiko Juantxo Borda.... Berak panderoa jotzen zuten. Taberna ere bazen. Sueltoan egin behar zen, baina ateak itxita egiten zuten balsean. Neskek nahiago zuten soldaduekin berarekin baino. Kalabaza asko jaso ditu.

Bilerak

Transkribapena

Nor Mendiburu Etxeburu, Mari Karmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-142
Pasartea 1:06:51 - 1:08:27 (1' 36'')
Laburpena Txikierdin izaten zen bilera, baita baserrietan ere. Susperregin "tocadisco" jartzen omen zuten. Frailen etxean ere soinua jotzen zuten. Gurasoek ez zioten uzten bileretara asko joaten. 20 urterekin hasi zen bileretara joaten. Hiztegia: jazpana.

Altzibarko bilera

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:18:21 - 0:20:12 (1' 51'')
Laburpena Ama Altzibarkoa zuten, han aiton-amonak eta osaba-izebak zituzten. Osabak Altzibarko bileran soinua jotzen zuen. Amonaren etxean alpargatak izaten zituzten gero dantza egiteko. Osabak zirikatu egiten zituen.

Txikierdi

Transkribapena

- 'Ta zuk ezautuko zenun Txikierdi musika izandu zen garaia 'ta
- Bai! Joten joten nitzan hara. Hara buelta bat o' itten genun 'ta.
Launak, billera bukatzin "Bokaillua jan ber yeu!" 'ta joe bokaillua, nik jango nuke bokaillua pozik miño... "Hemen gastatzen ba dut geo falta it" Itxea jon 'ta
kazula, kazula haundiya o' ttikiya , gisadua erra eoten zen. Askotan gisadua. Ardiya asko ibi ardiya ibiltzen genun ardiya bastante 'ta, arditzarrak, oaiñ ez du nahi ya iñork e' ardiya jateko.
- Ardi zarra ondo jarrita gixatuta xamurtuta goxua gelditzen da e!
- Bai, oso ona!
- 'Ta gisadua igual zen katua baldin bazen e! Han eoten zen kazulan 'ta
Aurrena joten giñanak patata gutxi jaten zun e! Jakiya! kaz kazka jan, biarren tortzen zenak gauza berdiña, hiruarrenguk e bai 'ta laugarrenak jan zik patatak!
Hurrengo eunin amai: "- Ama! atzo apaiya patata pizar batzuk besteik ez zenun utzi netzat! " 'ta "- Torri berriz e' atzena! torri atzena, jango 'uk! " "Bai, Juantxo 'ta Josetxo 'ta zn torriya, hoik janak izango dia!" Hoixe guk janak
Nor Elizegi Zapirain, Juantxo. "Prailetarra"
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-091
Pasartea 1:46:45 - 1:48:27 (1' 42'')
Laburpena Billera bukatzean lagunak bokadiloa jaten gelditzen ziren. Baina, Juantxo etxera joan ohi zen. Etxean beti izaten baitzen 'kazula'.

Altzibarko eta Txikierdiko bilera

Transkribapena

-Hor ingurun, bueno Altzibarren musika 'ta izaten zen igandetan, ez?
-Txikierdin ero Altzibarren, u! Hamaika buelta iñak gaude, jaiyin. Dantzan, musikaik ez zen izaten, kordeoiya.
-A, kordeoiya.
-Bai, kordeoiya izaten zen.
-'Ta juten ziñan?
-Ni, bakarra? Asko joten giñan. Jende asko joten zen e.
Haik inguru hartako denak, besteta, besteta ez zen joten jendia, Altzibarra. 'Ta fiestak baldin bazien Ugaldetxon 'o hoitan baldin bazien fiestak, hara.
-Altzibarko billera.
-Mm... Altzi...
-'Ta atxaldian han dantza ingo zenuten?
-Bai... Hantxe ibiltzen giñan.
-'Ta sueltuan 'o nola? 'O agarrauan 'e bai 'o nola?
-Bai zea, sueltun! Jolin, agarrau ikusi ber ordun! Komuniyua hartzea joten baldin baziñan, ala! Martxa man gabe.
-Bai, e?
-Hala saten zuten, bai, bai.
-Osake, sueltuan bakarrik?
-Sueltun bakarrin.
-Txikierdin ibiltzen zien ba agarrauan ?
-Baita 're, bai, Txikierdin bai. Hoa itxi zen e!
-Bai.
-Han zer do oañ?
-Ezer ez, lehengo itxia hor da biño ez do tabernik eta.
-Tabernik eta deus ez? Joe.
-Biño Altzibarren sueltuan, 'ta sueltuan ze, ze, ze dantzatzen zenuten sueltuan?
-Ui! Jotzen zuna. Ze jotzen zun hartan.
-Ariñ-ariñ, holakuak?
-Bai, hoixen! Hala ibiltzen giñan. Gue zea hua zen, Altzibar. Geo fiestatan Oiyartzun.
-Bai, 'ta ordun alpargatakin ibiliko ziñaten ba?
-A bai, bai. Ordun bai. Alpargatakin.
-Dantzan 'e bai?
-Baita 're. Dantzan 'e bai. E, ordun zapatakin 'ta? Erki! Bueno...
Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:27:56 - 0:30:00 (2' 04'')
Laburpena Altzibarren eta Txikierdin izaten zen bilera. Altzibarren sueltoan bakarrik egiten zen, baina Txikierdin agarraua in zitekeen.

Gazte denborako kontuak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:01:05 - 0:02:39 (1' 34'')
Laburpena Altzibarko bileran ibiltzen ziren dantzan. Baina, denda beti irekia. 365 egunez eta 24 ordutan irekita egon balitz, beti izango zituzketen bezeroak.

Aizegaingo bilera

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:29:33 - 0:34:00 (4' 27'')
Laburpena Aizegaingo bilera. Dolorex baltsean aritu zen Aizegainen. Dantzako bikoteari hankak zapaldu zizkion. "Aski dute pekatua baldin bada ez jotzia". Gero koinatarekin konfesatzera joan zen Don Igeniorengana.