Altzibarko eta Txikierdiko bilera

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:27:56 - 0:30:00 (2' 04'')
Laburpena Altzibarren eta Txikierdin izaten zen bilera. Altzibarren sueltoan bakarrik egiten zen, baina Txikierdin agarraua in zitekeen.

Transkribapena

-Hor ingurun, bueno Altzibarren musika 'ta izaten zen igandetan, ez?
-Txikierdin ero Altzibarren, u! Hamaika buelta iñak gaude, jaiyin. Dantzan, musikaik ez zen izaten, kordeoiya.
-A, kordeoiya.
-Bai, kordeoiya izaten zen.
-'Ta juten ziñan?
-Ni, bakarra? Asko joten giñan. Jende asko joten zen e.
Haik inguru hartako denak, besteta, besteta ez zen joten jendia, Altzibarra. 'Ta fiestak baldin bazien Ugaldetxon 'o hoitan baldin bazien fiestak, hara.
-Altzibarko billera.
-Mm... Altzi...
-'Ta atxaldian han dantza ingo zenuten?
-Bai... Hantxe ibiltzen giñan.
-'Ta sueltuan 'o nola? 'O agarrauan 'e bai 'o nola?
-Bai zea, sueltun! Jolin, agarrau ikusi ber ordun! Komuniyua hartzea joten baldin baziñan, ala! Martxa man gabe.
-Bai, e?
-Hala saten zuten, bai, bai.
-Osake, sueltuan bakarrik?
-Sueltun bakarrin.
-Txikierdin ibiltzen zien ba agarrauan ?
-Baita 're, bai, Txikierdin bai. Hoa itxi zen e!
-Bai.
-Han zer do oañ?
-Ezer ez, lehengo itxia hor da biño ez do tabernik eta.
-Tabernik eta deus ez? Joe.
-Biño Altzibarren sueltuan, 'ta sueltuan ze, ze, ze dantzatzen zenuten sueltuan?
-Ui! Jotzen zuna. Ze jotzen zun hartan.
-Ariñ-ariñ, holakuak?
-Bai, hoixen! Hala ibiltzen giñan. Gue zea hua zen, Altzibar. Geo fiestatan Oiyartzun.
-Bai, 'ta ordun alpargatakin ibiliko ziñaten ba?
-A bai, bai. Ordun bai. Alpargatakin.
-Dantzan 'e bai?
-Baita 're. Dantzan 'e bai. E, ordun zapatakin 'ta? Erki! Bueno...