Josten

Nor Jauregi Oiartzabal, Carmen
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-090
Pasartea 0:30:00 - 0:32:02 (2' 02'')
Laburpena Ollokinera joaten zen jostera Carmen. Bere amandrea zen, Joxepa Inaxik erakutsi zion. Hala ere, baserrian bazuten josteko makina. Ahizpak aritzen ziren arropak egiten.

Transkribapena

-'Ta josten 'o ikasi al zenun zuk?
-Bai!
-Bai, e?
-Elizan bazterrin bazen Ollokine saten ziyotena.
-Bai...
-Hantxen! Ne amandria modista. Joxepa Iñaxi.
-Joxepa Inaxi zen?
-Hantxen bai! Oain ez dakit itxi hura han don, ni aspaldiyan ez naz hara jun 'ta.
-Nun zon itxia san zu?
-Hoi. Muguruza ba al dakizu nun don?
-Bai.
-Handikan pasa 'ta lembiziko itxia. Eskaillerak bi 'ro hiru 'ro pasa 'ta bertan. Oaiñ ez dakit han, han eongo da itxi hura bai.
-'Ta zure amandria zen hura e?
-Bai amandria.
-'Ta ze ikasi zenun han Joxepa Iñaxikin?
-E?
-Ze ikasi zenun?
-Josten! Harek ematen ziun lana 'ta josten hantxe ikasi genun. Ahizpak 'e bai 'ta nik 'e bai 'ta denak.
-Makinan?
-E?
-Makinan?
-Ez, ez. Makinan 'e bai 'ta geo harek ebakitzen ziun 'ta guk montatu in ber genun.
-Montatu iten zenuten zuek.
-Guk montatu bai.
-Ba al zenuten baserriyan makina jostekua?
-Bai! Bagenun bai.
-Bazenuten? Ordun etxeako arropa 're ingo zenuten?
-Bai... Itten aitzen giñan itten. Guk biño ...
-Ordun gutxi eosten zen.
-Bai. Gu biño gehiyo ibilliya zen ahizpa zaharrena. 'Ta harek itten zun ebaki 'ta dena 'ta harei launtzen aitzen giñan.
-'Ta iten zenittuzten zuentzat soiñekuak 'o gonak 'o bluxak 'o?
-Bai, bai. Dena itten genun itxian. 'Ta geo ahizpak bata bestiri seiyatu 'ta ongi baldin bazon makinan pasa 'ta. Hola aitzen giñan.