Eliza

Gizartean zuen indarra, eragina, debekuak

Pekatua eta kongregaziotik bota

Transkribapena

Nor Rekalde ahizpak, ; Rekalde Urdanpilleta, Maria Luisa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-112
Pasartea 0:20:12 - 0:23:28 (3' 16'')
Laburpena Maria Luisa eta ahizpa zaharragoa, Manolita, behin udaletxeko festa pribatu batera joan ziren, lehengusua baitzuten alkatea. Bertan dantza egin zuten. Baina, baten batek horren berri eman zuen eta kongregaziotik bota zituzten. Hura lotsa pasa zutena gero bueltatzeko, kongregazioko zinta urdinik gabe hartu behar izan zuten jauna denen atzetik.

dotrina

Transkribapena

Nor Oiartzabal Egiguren, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-110
Pasartea 0:13:33 - 0:16:55 (3' 22'')
Laburpena Dotrina ere eskolan ikasi zuen. Komunioa egin ondoren lanera joan behar izaten zuten, apaizarekin hitz egin zuten komunioa urtebete atzeratu eta gehiago ikasteko. Sakristian hartzen zien lezioa eta ez zekienak kalabaza jasotzen zuen. Igandero joaten ziren 6etako mezetara eta kalera ailegatzean oinetako zaharrak kendu eta zapatak jartzen zituzten.

elizaren boterea

Transkribapena

-Bai bazuten bat zea orduan elizak urtero maten du justifikantia txartela hua bota 'ta abar 'ta hoe iñ ez zulako itxea jun apaiza:
"Kaixo zuena heldu naz" esan men ziyon. E 'ta beno " Zu ez sartu Oiartzungo elizan e! Nik ikusten baizut han neonek ateko izut kanpoa!"
Joe ze autoridadia elizak! 'ta
Nor Lasa Auzmendi, Joxe
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-089
Pasartea 1:04:56 - 1:05:21 (0' 25'')
Laburpena Elizak orduan zuen boterea izugarria zen. Apaizak debekatu zezaken elizara sartzea edozein huskeriagatik.

Eliza

Transkribapena

Nor Etxeberria Olaziregi, Joxepa
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-087
Pasartea 0:50:10 - 0:52:42 (2' 32'')
Laburpena Igandero joaten ziren mezatara goizeko 6:30ean. Gerra garaian, bere lehengusu bat, eliza joaten ez zelako hil zuten edo akaso inbidiagatik ongi bizi ziren eta.

Bezperak

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-103
Pasartea 0:02:39 - 0:06:02 (3' 23'')
Laburpena Bezperak elizaren funtzioak ziren, igande arratsaldetan, 15:00ak aldera, izaten ziren. Bazen andre bat, Karrikatik etortzen zena, Xoteronen ardo basokada hartu eta plazara mezetara igotzen zena. Joateko eta bueltarako indarra hartzen zuen.

Entierroa, gorputz-bidea

Transkribapena

Nor Aduriz Urdanpilleta, Tiburtxi; Unsain Aizpurua, Dolorex
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-102
Pasartea 0:35:26 - 0:38:30 (3' 04'')
Laburpena Entierroa eta gorputz-bidea. Entierro batean 16 apaiz kontatu zituen. Bikario bat etxera joaten ikusi zuen entierro erdian. Enterratuarekin etortzen ez zelako.

Aitagure xelebrea

Transkribapena

Nor Urritegi Artola, Pili
Lehentasuna 2
Transkribaketa Egin gabea
Zinta OIA-094
Pasartea 0:11:41 - 0:13:04 (1' 23'')
Laburpena Aita Aretxabaleta baserrira eraman zuten eta han Aitagure xelebrea erakutsi zioten. Gero Aritxulegiko Mikeleteetara joan eskolara eta gorriak pasa zituen.