Eskola

Baserritarrak ikasten

Transkribapena

- Kontuk atetzia lurrakin 'ta baserritarrak tortzen zin.
- Klaro!
- Eta zea 're bai, eurra kubikatzea 'ta ordun oaiñ aztua dakat,
ahora no tengo ni idea de la cubicación aquella biño libro batetik, zeak, egurra, ordun saldu itten zen eurra. Paota uste 'ut saten zutela itten zutela. Adarrak mozten zizkaten, eta hua panadeitako 'ta, karo, uaiñ eletrikukin zeatze 'ute, biño ordun egurrakin.
'Ta baserritarrak eur meta bat itten zunin, neurriyak karko 'izkizun, hombeste itten du alturan, 'ta hombeste itten du zean, pues itten genittun, behintzat, nolazpatte! (...) biño gaixtua nitzan, e!
Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:29:50 - 0:30:30 (0' 40'')
Laburpena Eskolara joan beharrean lanean aritu behar zutenak partikular joaten ziren Luisarengana. Baserritarrak asko etortzen zitzaizkion, salmentarako neurriak kalkulatzeko.

Ikasketak, bigarren mailan

Transkribapena

- Len esan zattutena, sei urte in 'ta geo hasi nintzan eskolan, biñon... Ni goizian... Goizin eskola joteko eamaten nun esnia. Eta itxe batea biño gehiyota gaiña! Hasitzen nitzan Bordaxabarren eta bukatzen nun e... Don Pablon itxian, Don Pablo Irigoiyen apaizan itxian.
Eta geo e... Lentxio aipatu zattuten bezela baita 're, geo eskolatik atetzin berriz enkarguk itxea eamaten nittun. Eta hola gauz asko. 'Ta geo ioziñ abiso 'ro in ber baldin bazen, klaro, ordun batetik bestea jon ber izaten genun 'ta baita 're.
'Ta ni beti izandu naz oso beldurtiya illunduta, eta beti zea hoi izaten nun "jo, gaur nombattea jon ber 'te dut illunduta geo 'ro..." beldurra 'o... Zalantza hoi bai, beldurra, nik uste 'ut beldurra gehiyena.
- 'Ta e... Eskolan hasi ziñan sei urtekin?
- Bai. Sei urte inta, bai, zazpi gehiyo, aldeao izango zin. Bai.
- Eta... Eunero 'ta joten ziñan?
- Ez, ez, ez. E... Eta behin biño gehiyotan itxekuri atentziyua eaman ziyoten, hori, batzutan joten nitzalako eta askotan joten ez nitzalako. Ni zazpi urte ein biño pixkat lentxiotikan hasi eta hamasei urte arte jon nitzan,
biñon hiru hillabetin urtian jon baldin banitzan beste betzitan igual ez. Eta hori, e... Askotan pes zerbatt iñ ber zelako. Egiya da, in ber izaten zen! Zertikan ordun e... Lan asko itten zen eta eskuz itten zen eta denantzako izaten zen lana.
Biñon nik uste dut lanangatikan biño gehiyo zela importantziyik ez ziyotelako maten. Ez. Nei... E... Eskola joten nitzan garaiyian e... Itxian doktriña bakarrataz...
Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-028
Pasartea 0:14:40 - 0:17:10 (2' 30'')
Laburpena Eskolara joateak ez zituen lanetik libratzen. Eskolara joan aurretik egin beharreko lanak izaten ziren, eta eskolatik etorri eta gero egitekoak ere bai. Askotan lana eskolaren aurretik jartzen zen; batzuetan, lan asko izaten zelako, eta, beste batzuetan, eskolari eman behar zitzaion adinako garrantzia ez zitzaiolako ematen.