Mendinzarreko eskola

Nor Galdos Arbide, Faustino; Galdos Arbide, Juanito; Aranburu Lekuona, Tiburtzio; Mitxelena Aranguren, Santos
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-061
Pasartea 0:48:00 - 0:49:35 (1' 35'')
Laburpena Arraguako Mendinzarren eskola zen. Han ibili zen Santos. Bidea egiteko bota zen Mendinzar. Hika.

Transkribapena

- Denbo batin, zeakua zen, gue... Ni eskolan ez bainaz hemen barrana ibilliya, hemen bakarrik: Mendinzarren 'e bazen eskola, Mendinzarren. Eskola bazen garai batin. Han 'e dotriña ematen zuten, besteik ez. 'Ta ni bost urte miño lenoztik hara joten nitzan eskola.
- Dotriña ikastea.
- Bai, dotriña ikastea. Honea torri miño lenoztikan. 'Ta hango maixtran semia zen Martxiel hoi, 'ta harekin ezkondu zen Gabriela. Anttoni maixtra, zen. Bai, bai.
Geo hor itxiak guk in genittun, zean, Mendingo hortan, billa hoik. Guk in genittun. 'Ta Mendinzarre 're geok bota genun, kamiyua pasatzeko handikan. Eskola hua, gue eskola. Eskerrak ikasi nula lenoztikan.
- Bestela bate ikasi gabe gelditzen yitzan.
- Geok bota genun bai, itxia hura. Kamiyua in ber zen billa haikentzat eta. Bai, bai.
- Kamiyua zein: karretera bea 'o gotti joten den pixta hoi?
- Ez, ez. Goiko karreteratikan beko karretera itteko, billai entrada itteko...
- A, 'ta hor zen Mendinzar hoi hor zen?
- Kamiyua itteko... Itxia hura zon kamiyun erdiyan,
hua bota in ber zun nahi 'ta nahi ez. Etxe zar bat, miño hutsa zon aspaldiyan e. Hura bota 'ta kamiyua handik pasa genun guk.
- Billak, billa haikentzako.