Hildakoak non-nahi

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:19:40 - 0:22:20 (2' 40'')
Laburpena Ezin da irudikatu zer den gerra. Hildakoak non-nahi. Fusilamentdua ere entzun zuen, Kastronean lotan zen aldi batean.

Transkribapena

- Gerra... 'ta lengo esayera da: "Gerraik txarrena miño pake txarrena hobia da".
- Eske gu ez ga ezta imajinatu 're itten.
- Ez, ez, ez...
- Nahiz 'ta zuek kontatu 'ta iñalak iñ... haiñ-haiñ gorra, ez?
- Bai, bai. Ez da imajinatzen zer den gerra. Aieka guzi... nonahi herittua zu, ni beti akortzen na, goitik betti ogiyan billa helduki 'ta zea, Paotxikitako buelta itten du 'ta zokua hartan
soldado bat hantxe hilla, miño hozkiya... jarri itten da noski. 'Ta Goñi, famoso Goñi; han, guardian han zebillen. Zea, honea heldu zin tropai nola zubiya bota baiziyoten pasua gabe geldittu zen hasta septiembre, 18 de juliotik ez zon pasoikan,
dena mendiz ibiltzen zen eta Goñi horrek san zin: "Noa zuz neskatxa?" 'ta humildemente "Ogi billa" 'ta "Sartu kotxin". Lenotik ezauna, konfintza ez, miño ezauna, hemen Arrauan bizittua baizen, eta sartu 'ta berak eaman zu, nik harrentzat deus satekoik ez dut.
Atzea, hara, soldadu hilla zon tokiya harta ekarri zianen, porke han bailtzaten soldadu hil zina haik eramateko 'ta prepatzen, behiyak 'e, behi paria jarri 'ta gurdiyan eamaten zittuzten 'ta, hoik begitik ezin kendu zit soldadu haik kuneta zoluan.
Aman semik izango zin zein bazin 'e, 'ta hola. Nik apusilamendua 're sumatu nun Oiyartzungo kamposantun, ikusi ez nun iñ, miño sumatu? Kalin geldittu lotan, Kastronin ni lanea asko joten nitzan, eta gau batin tiroteuak 'ta hango etxeko andre zarra, oaindikan 'e neska zarra bizi 'un.
Kuartoa jon zin: "Ez ikaatu, afusillamentua da". Ui ama! Hura tarrapatuta 'ta geo tiro de gracia dela 'o pa-pa, ni... 'Ta hurrengo eunin josten ibiltzen nitzan ni 'ta neskame zon baten nobiyua 're han hil zuten, hemengua zen mutilla 'ta neska kampokua, neskame zona miño
euskalduna. 'Ta hura nearrez nola Ollokinea jon zen, 'ta arratsa hartan hil zuten mutilla hura 're. Kinkirrinkiñenekua, mutil polit askiya bai! Bai, hil zuten...
- Aitzia bakat bai: Kinkirrinkiñenekua.
- 'Ta horrengatikan ba hoi. Ixtoriak dia... ahaztutzen ez dinak...