Gerraren hasiera

Primary tabs

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:05:40 - 0:07:20 (1' 40'')
Laburpena

Frantxiska ongi gogoratzen da gerra hasi zen egunaz. Hamasei urte zituen garai hartan. Altzibarko bileran zeuden eta etxera bidali zituzten.

Transkribapena

- Bai, kasi hamazazpi. Julion, bueno, hamasei t'erdi.
- Gotu ongi ingo zazte?
- E?
- Gotu ongi ingo zazte?
- Ni bai! Nik rekuerdo erra dut!
- Je! Nik'e battut errak hanguk! Jesus...!
- Guk gerra nola hasi zen, gue amak permisua, pentsatu e! Hamasei urte, iya hamazazpi 'ta, permisua man zigun Azañea joteko, launak, e! Bokadillukin, pensa zu! Gue pozak! Erretratzeko makina bat bagenun, gen hura hartu, Azañea jon giñan,
han geo Garmenditxikin bizittu zen Modesto hura eta... Beste bat zein zen? Ergoingua, Trajinosena. Haik han eta gu erretratuk eta atetzen. Makina bagenun Batistak, zea Bartzelonatik karriya, soldadu eondu zenin 'ta iruitzen zigunen mundu guziya bagenula!
'Ta handikan Altziberra sartu 'ta Altziberko billera, jaitan izaten zen 'ta, gu pozik, amak permisoik ez zigun maten joteko halakota 'ta "gaur aprobextuko ñeu ba" Altziberko billera! Hara jon 'ta, ez dakit zein izango zen, han gizasemen bat, san zigun:
"umik, jon itxea, itxea jon, itxea jon" 'ta san niyon: "hau duk pesta! Itxian permisoik maten ez honea torri 'ta itxea joteko! Ze pasatzen da ba? Zertik jon ber dugu itxea?" 'Ta "bai, bai, zea" orduko sartuak zin, Goikoetxeko Arraskularrea reketik eta tiroka 'ta hasiyak!
"Ezetz, tiruk botzen 'ttuzte 'ta!" "Jon itxea, itxea joteko!" "Guazenman hemendikan ordun!" Anda demonio! denak bakotxa gen itxeta! 'Ta ya... Pentsatu, ya, hurrungo euneko, ya batailla hasiya zen.