Festak antolatzen

Nor Unsain Iartzabal, Domi; Arana Aranburu, Marijose; Manterola Arrieta, Maillolli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-066
Pasartea 0:27:40 - 0:29:40 (2' 00'')
Laburpena Zer edo zer egin behar dela-eta antolakuntzan hasi dira: asto karrera egiteko badagoela astoa Frantzian (Iturriozko baserria da Frantzia). Bizikleta karrera eta zintena ere aski polita izaten zela. Auzoko jostunak aipatu dituzte; arreoak eta guzti egiten zituzten. Hika.

Transkribapena

- Hoi bañau, teatrua bañau pero zerbatte ba gehiyo...
- Ezkontza bat 'o...
- Ezkontza bat 'o carrera de burros 'o...
- Astuak 'e gutxi gelditzen ttun.
- Bañeu Fraintziyan bat.
- Non?
- Fraintziyan.
- Fraintziyan? A, Fraintziyan.
- Bazion bat.
- Beste nomaitik 'e sortuko ñeu besten bat 'o...
- Bai neska, zerbatte neska.
- Dozena erdi bat berko ñeu gutxinez karrera itteko ez? Porke bi bakarrakin...
- Bi bakarrik ber dittunen!
- Bikin in ber Domi.
- Hasten ttunen Zuberoko sarrera hortatik bide zarratikan Garmendira,
Garmenditikan bueltan honea tortzen yunen...
- Bai miño bi miño gehiyo izaten ttunen.
- Bai?
- Bai, nik uste baietz. Gañea, garai hartan hemen asto pilla bat ttunen 'ta. Astua besteik ez yunen baserritan.
- Ordun ni gaizki nion bi bakarrak... ui, bi miño gehiyo al tzin?
- Nik uste 'ut baietz e.
- Asto karrera.
- Pues e'nan gotzen ba ordun gehiyo zila, nik bina bai miño...
- Zirko erra jartze zitenen. 'Ta bizikleta karrerak eta zintak 'ta...
- Bai hako zintak, hola xolua haitik ta! sartu ber zitenen 'ta.
- Zintak adornatuk denak bordatuk 'ta jarri 'ta geo...
- Kontxuelok 'e polittak askuak eukitzen zittinen.
- Gue lengusuk 'e bai, Carmenek, nola bordatzen zun. Politt askiyak.
- Carmenek itten zittinen... jolin!
- Jarri moneda 'ta geo dena bordatu. Dotore askiyak bai.
- Beizan hoi dun gauz bat, umintzako...
- Ni oaindik gotzen nan Komuniyo Ttikiko Carmenek iña;
soin txuiya 'ta hemen hola urdiña geniñen buelta guziyan bordatua, lorik urdiñakin. Polittouo iña ninen soiña bat.
- Nei maindirik, arreunak harek bordatzen zizkinen dena nei ezkontzeko.
- Oso erki itten zinen.
- 'Ta geo ni hara joten niñunen josten ikastea. Maitxokin.
- Maitxokin?
- Bai. Carmenek oso erki itten zinen bordatu.
- Zer zen, auzuan norbatte josten eakusten aitzen zena?
- Bai gure lengusua.
- Honen lengusua.
- Bai.
- Hara! Heldu dun hau berriz. 'Ta oso ondo e.
- Oso polittak itten zinen.
- Bordatu oso ongi itten zun Carmenek e, jolin! Oso, bai oso... Benitak 'e bai e?
- A baita 're.
- Zein Benita.
- Benita Juanenekua.
- Juaneneko Jexuxena.
- Ergoingua zen. Ergoingua da. Zeakua... Urdanpilleta.