Euskara, debekatuta

Primary tabs

Nor Sagardia Olano, Maitxo
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-031
Pasartea 0:17:30 - 0:19:20 (1' 50'')
Laburpena Gerra aurretik euskaraz egin zitekeen, baina gerra ondoren galarazita gelditu zen. Eskolan gaztelaniaz egin behar zen. Nau/Tzitt.

Transkribapena

- Monja asko al zin?
- Bai, ez dakit, zazpi bat 'o ez dakit zenbat izaten zin.
- 'Ta haik kastillanoz aiko zin 'o euskeraz?
- Bai, kastillanoz, ordun euskera ez zen libre!
- Gerra aurretik 'e ez? Ez zen libre?
- Gerra aurretikan gehixio, baiño geo ondorin ez.
- Eta euskeraz hitz eiñ ezkio ze itten zizuten, ze zuek hasiyeran gañea e' zenuten jakingo katillanoz, ez? Eskolan hastin?
- Miño ai... ikasi.
- Berko, miño euskeraz ittetikan kastiguik 'ro jartze al zizuten?
- E?
- Euskeraz hitz eittetik 'o?
- A bai, bai. Hoi 're bai. 'Ta geo, hortikan ere hor, ez dakit zertikan, aspertuta 'ro gure izebak eta, Beko Plazara. 'Ta han genun beste maestra, zea... 'ta klaro, launak 'e hala nittun nik: Rosita Ibañez bat eta... bestia zein nun... eramos traperas, traperas.
'Ta maestra hoi zen, naparra, kazkarra purrakatua e, napar kazkarra hoitakua. Antijuk hemen jartzen zittun eta gui zea... "Ala, venir aqui, venir" 'ta belauniko jarri guri han, kastigado eta kazk! hola jotzen zigun, aittu! Kask-kask-kask zeakin "Mecaguen vuestra fa...
" hoi e'tzitt aztutzen e! nola sate... "¡Mecaguen vuestra facha cochina! No sé como no os cae la cara de vergüenza".
- Sate al zun?
- Aittu, maixtra baten leziyua: "Mecaguen vuestra..."