Argindarra

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:48:50 - 0:52:10 (3' 20'')
Laburpena Arroxaren senarra Okillegiko zentraleko arduraduna zen, baina Arroxak ere ikasi zuen zentrala maneiatzen. Zentralak jarri ziren arte auzoetan ez zegoen argirik; kandela eta kinkilarekin ibiltzen ziren. Hika.

Transkribapena

- ..."Hik ez duk oaiñik ixkin bat 'e iñ nik aiña", behin san niyon atton batei: "Izkiñ bat 'e ez duzu zuk iñ nik in ttuten lanak, ixkin bat 'e".
- Klaro zuk: baserriya, geo zentralin 'e aitzen ziñan lanin 'o gizona bakarra aitzen zen?
- Bai, zentralin 'e eakutsi ziten, makinak manejatzen nittiñen nik denak. Bai, bai, bai, eakutsi ziten. Nik zentraleko martxa banekiyen, gizona nomattea eamaten bazuten ni gelditzen nitzan. Beno, gehiyo, beste bi gizonek 'e itten zuten lana, miño
turnun itten zuten lana. Nik kasi nun. A! Oiañ berriro torri da... san niyon... "Aizu, Okilliko berri jakin nahi luteke", bi tokitik baizen indarra 'ta oaiñ saldu in zen fabri... hura, Iberduerok saldu in zun beste norbaittei, 'ta beste aiekatik heldu zen indar harrek makina diferentia zun
'ta "jakin nahi dute" 'ta horrek san ziyon hoi Iberdrolan enpleatu 'ta "Bueno, ni Iberdrolan enpleato eondu naz miño nik deus ez dakit hemen andre bat bada, seuraski harrek jakingo 'u", 'ta honea torri zen 'ta nik san niyon:
"Harrek lanin ai baldin bada sei ordu bakarrak ttik" deposittu haundi bat zen "Makina lanin ai bada sei ordu" eta bost kilometroko kanalia zun treinta por treinta, ttiki-ttikiya, 'ta zotz bat aski ziñen itxitzeko, 'ta geo presa hutsa!
'Ta hura ne gizonak geo haundittu zun dena.
- Bai e?
- Jornalaz aparte.
- Be borondatez?
- Bai. Hura dena... haundiyugo, geo ez dakit cincuenta por cincuenta 'o ze in zuten. Gue honek, neska... oaiñ den, beno oaiñ, Goizutan bizi den Mari Carmenek
hamaika ondar karraittu ziñen mando ttiki batekin. Hoi 're lan asko iña da, asko, denak gue umik lan asko in dute. Hoik e, hamairu urtetako lanea jon dia denak gue itxian. Denak.
- Berko!
- Berko 'o, eskola miño nahiyo zutelako lanea jon, hara! Eskola...
- Bai e? Gañekun zuk eskola 'ta man...
- Bai, eskola badute. Be... nola izaten da? Eskola korrinti hori denak baute. 'Ta hola.
- 'Ta zea... Zentrala hoiken aurretikan argi korrintik eta ez zen izango, hoik izango zin lendabizikuk?
- Ez, ez, ez zen. Lemizi, ni neskatxa... beno, e'nitzan oainik, lemizi Portuberri 'ta hoita
argiya jarri zutenin deposito ttiki bat jarrita, motor ttiki batin jarri zittuzten. Zenbat urte da ba? Nik ordun zenbat urte izango nittiñen? Beno, hamasei bat urte 'o, argiyak jarri zinin han, barriyu haitan. Gañekun ez zen...
herriyatan 'ta hola bazin biño barriyutan, barriyo askotan ez zen argiyikan. Tz-tz-tz. Geo hasi zin jartzen barriyutan.
- 'Ta argiyik gabe nola moldatzen ziñazten?
- Ui, kandelakin 'ta kinkiya. Petroleokin izaten zen, kinki batzuk, kinkiyak izaten zin, muturrin izaten zun algadona... algadoiya bustiya eoten zen beti petroliokin 'ta xintxilik haik jarrita. 'Ta geo Arditturritikan torri...
karburua izaten zen 'ta karburua eosteko modua zunak 'o batzutan lapurtu Konpañiyai 'ta kandilla haik...