11 seme-alabarekin eta alargun

Nor Pikabea Artola, Arroxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-052
Pasartea 0:38:40 - 0:41:50 (3' 10'')
Laburpena Arroxa gazterik alargundu zen eta bakarrik gelditu zen 11 seme-alabarekin. Lau hilabete baino lehen atera behar izan zuten Okillegiko zentraletik eta Arraguara joan zen bizitzera. Arraguako bakailao fabrikan hasi zen lanean.

Transkribapena

- 'Ta hola.
- Bai, bai. Eske... gauza pilla 'rra in ttuzu zuk e?
- Asko. Nik bizimodo asko, klase asko eaman ttut. Nik hemen bakallo fabrikan 'e
zazpi urtian lana in nun e! Handik etorri honea 'ta ume asko 'ta jornalak bazittuzten, bi 'o hasiyak lanin miño ttikiyak, jornal ttikiyak, eta hamaika laun jateko eta... Bakallu fabrika itten nun nik goizian etxeko lanak, gauzak prepatu 'ta ordubitan sartu,
'ta hamarretan atera. 'Ta bittarti hartan, ne nausiyak beti ordu erdi bat maten zin, berendatzeko ordu erdi bat, 'ta nei "geyo pasatzen bada 're etzu inportik" umik torri 'ta txapan gañin apaiya berotzen jarri 'ta denak iñ 'ta berriz jon. Zazpi urte 'ta erdi pasa nittun.
- 'Ta bakallo fabrika non zen?
- Hortxe bihan, oaiñ zea do; prontoiya.
- A, hor zen?
- Hor zen bakallo fabrika bai. Hor larogei 'ta geyo launek itten genun guk lana. Martxa geitza eondu zen hor bai. Ongi (zon), aldian zen 'ta...
- Bai. 'Ta noiz itxi 'ro in zuten hoi?
- Itxi zuten... bai, bastante denboa nausi bat... bi nausi zin 'ta sepaatu zen 'ta geo itxi in zuten. Geo, hainbeste denbun itxiya eondu da 'ta geo fubola 'o partidua hoi ereki zuten 'ta hoi in zuten.
- 'Ta zu han ziñan bittartin? Nola moldatzen zin hok?
- Eskolan zin, 'ta eskolatik torri 'ta hortxe. Ez zen ordun telebisiyuik eta deuse. Ahal zutena... 'o ben zeak itten, ben gauzak itten.
- Bai, 'ta zarrenak ya igual ttikiyak zaintzeko mouan ya?
- A bai, hok ya lana itten zuten hok e! Honea torri zinin, biyek. Esmalteiyan itten zuten, 'ta hau geo jon zen, ez zun fabrikan ongi hartzen 'ta neskame jon zen,
zazpi urte pasa 'inen itxe batin, bai. Hola. Geo gue muti kozkorra hoik 'e... denak opiziyua baute hoik. Benez, halakuk etorri zilako. Gue Manolo da gaztina, mutilletan... hua denetan gaztina oaiñ, bi alaba hil 'zkinianen 'ta.
Eta harrek, berak ikasi zun de moderadoria, burniyakin itten ttu oso zea... ona da, 'ta berak, berazkua. Sartu toki batin 'ta han ikasi.
- Hantxe ikasi, hartako baliyo.
- Bai, baliyo. Hola.
- 'Ta haikin ziñalik... bueno, jongo ga zea... Portuberritikan Okillira ezkondu ziñan.
- Bai. Handik in nitzan, handik ezkondu nitzan. Han pasa nittun hemezortzi urte,
han nitzala gizona hil zin, akzidente batin hil zen 'ta hemezortzi urte. 'Ta ordun, gaur e 'nittitekenen bialiko miño libratu ber izandu nun lau hillate miño lehenuo itxia ne umikin, 'ta eskerrik asko ne kuñadu gizajua, beñe ez zin aztuko...