esneketan

Kategoria gramatikala: 
Adberbioa
Batuan: 
Esneketan
Aldaerak: 
esnekatan
Esanahia: 
Gazteleraz: 
Repartiendo leche
Jakingarriak: 

Ez da ez esnea egitea edo jasotzea baserrian, ez beste ezer. Gainera, dagoeneko galduta dagoen lanbide bat da: osasun neurriengatik edo esne-ekoizle haundiei negozioa ez kentzeagatik... debekatu egin zuten. Oraindik baten batzuk aritzen dira esneketan, baina "bistagorda" egiten diote. Bere garaian, ordea, baserritarren diru-iturri nagusia zen.

IkusiAipamenaHiztuna
Aipamena ikusi- Lembizi eosi zun Lazkamburu, geo hasi zian esneketan 'ta abar Donostira 'ta geo eosi zun Txipi.
- Geo Txipi eosi.
Mitxelena Aranguren, Santos
Aipamena ikusiMaitteren 'ta ama... Anaiya zun mutill xar bat eta hora ibiltzen zen, Kaxinto izena zun, kamioiyakin, kamioika ttiki batekin esneketan. Mendiko esne guziyak horrea tortzen zin, kartzen zittuzten baserritar guziyak eta gero gauza nola zakan béak denda hor, todo... Sagardia Olano, Maitxo
Aipamena ikusi- (...) bazuten seme batek eta harek Donostira.
- Hoi galdetu ber nizun, zu 're esneketan ibilliya za, Inaxi?
- Bai, esneketan bai.
Irastortza Artola, Inaxi
Aipamena ikusi- Astensoreik eta ez zen izango? Eskaillerak gotti!
- Ez! Ez zen astensoreik! Bueno...
- 'Ta urte askuan aittu ziñan esneketan?
Irastortza Artola, Inaxi
Aipamena ikusi- Bai, esneketan urtetan ibilli giñen. Urte franko... Ezkondu... Geo esneketa utzi zen. Guralesak hartu zun 'ta akabo! Guralesak hartu zunin akabo, nulo in zun.
- Bai, e?
Irastortza Artola, Inaxi
Aipamena ikusi- Behiyak san 'zu, biño bihorra 'ta 're izango zin. Zuek bihorra bazenuten.
- Baita 're. Guk bihorra bagenun. Beltx-beltxa, oso bihor politta. Ni akordatzen nazeneko, pixka 't zartua zen, orduko lan asko iña. Lembizi esneketan eta geo bai han itxian bertan,
Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusini akordatzen nazela, lan gutxi in zun, biño esneketan bai. Eta pixka 't zartua zen eta behiyakin batin ibiltzen zen. Ez ziyoten behiyak ezer itten. Ya ohittuk zozten. 'Ta nik eamaten nittun zea, e.... Errekara, ura iatea eta ni beti desitzen eoten nitzan bean gaiñinEnbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Aipamena ikusilasai, lasai. Geo ya motua hasi zen eta geo ya gaiñekua.
- 'Ta bizikletan... Esneketan 'ta bizikletan 'ta joten zen jendia?
Aduriz Lopetegi, Mañoli
Aipamena ikusi- Handik Maraitik eosiya zen bizikleta. Esnikin biltzen zen, esneketan 'ta beti sosa pixka 't 'o, trampa pixka 't ingo zun ura pixka 't botata 'ro komei 'ta harrek bizikletantzat aurretu in zun 'ta amak eosi. Hola bai, emakumia! Ordun 'e...Lekuona Artsuaga, Enrike
Aipamena ikusiDena holaxe izandu da! 'Ta esneketan 'e bai! Esneketan 'e hartu esne pizar bat goizekua 'ta illunarrekua 'ta hurrengo goizin hartu 'ta topoa. 'Ta topun hatu 'ta Donostira saltzea e! Bi marmita koxkorrekin. Harrek euneko zea handikan ateko zun.Lardi Landa, Joxe Luix
Aipamena ikusiEsneketan 'e ibiltzen zien 'ta beak ezin zuten. 'Ta ordun juten zin guen itxea. Bai.
-Jende eske? 'O esku eske behintzat, ez?
-Esku eske. Esku eske.
Etxeberria Olaziregi, Joxepa