Gerraren ondoren, jakirik gabe

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-074
Pasartea 0:23:30 - 0:24:40 (1' 10'')
Laburpena Nafarroara irin bila joaten zen Inaxiren ahizpa. Errotak itxi egin ziren Gipuzkoan, eta, Nafarroan, ez. Baserritarrei janari guztia kentzen zieten.

Transkribapena

- Seittun, seittun bai.
- Gehiyenak iñ zittuzten.
- Bai.
- Ze iñ zuten berrittu 'ro hola? Saarbisti bada oaiñ, ez?
- Bai, berrittu in zuten.
- (...) seittuan berrittuko zuten.
- Gehiyenak berrittu zittuzten.
- Zuek gehiyena gotuko zazte razionamentuk eta ogi billa 'ta iriñ billa (...)
- Bai, bai. Ahizpa jon 'zandu da. Astua hartu 'ta. Iantzira 'ro noa joten zin? 'Ro Lesaka 'ro...
- Bai, Naparrura jon ber. Hemenguk itxi iñ...
- Endarlaza.
- E?
- Ez, Endarlaza ez zin joten hoik.
- Endarlaza 're bazen, famatua zen ba!
- Ianzira uste 'ut.
- Bai, bai, baleike, bai. Toki difenteta.
- Eta hemen zertik ez 'te zittuzten itten? Ez ziyoten utzitzen itten?
- Errotak itxi iñ 'men zittuzten.
- Itxi iñ zittuzten. Fandeiya 'ta 're, Iyurrita 'ta itxi iñ zittuzten. Oan, kontrabandun hor aitzen zian bai. Biño kontrabadua etortzeko 'de arratzian 'ta, in ber 'zaten zen 'ta.
- Karo, biño gauza harrigarriya (...) nola itxi zittuzten hemen hoik.
- Ai ba! Pobriak ez jatiatik.
- A! Ez zion gaizki!
- Zeatik uste 'un ba? Errotak itxi iñ zittuzten 'ta baserritarrai babarruna 'ta harrapatu ziyoten guziya kendu.
- Bai, guk entreatzen genun babarruna.
- Karo haik izango zuten...