Pikabeatarren palazioa

Primary tabs

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 1:00:02 - 1:02:28 (2' 26'')
Laburpena Pikabeatarren palazioa. Handia zen. Lorentxa ez da gogoratzen baina Inaxi bai. Palaziotik aparte kotxerak zeuden.

Transkribapena

-'Ta geo Pikabene zer zen?
-Pikabene finka haundi bat.
-Hor zen palaziyo haundi bat. 'Ta geo bota.
-Rafael Pikabea 'o, harena.
-Bai.
-Rafael Pikabean etorbidea gui jarri digute izena.
-'Ta geo harrek zaldu 'ta Uranga Errentikuk eozi zun, ez? Uranga, ni torri nitzanian Urangana zen hoi.
-Bai, geo kotxera.
-Palaziyua bota 'o ze in zuten? Harriyak eta urte askuan eondu zin hor.
-Uranga 'ta.
-Zuk izautu al zenun?
-E?
-Zuk izautu?
-Ez. Harriyak bai. Harri haundi batzuk han.
-'Ta geo kotxerak. (...) etxia. Beste bat.
-Kotxerak.
-Hor bizitzen zin Inaxion 'ta launak bizitzen zinak.
-(...)
-'Ta zuek gotzen zazte hor jauntxuk eta bizitzen zinin 'ta 'o?
-Rafael Pikabea 'ta, ez, ez, ez. Ni. Zu goatze al zea Rafael Pikabea hor bizittua? Ni goatze...
-Jende haundiya biziko zen hor, ez?
-Ni ez naz akortzen.
-Palaziyu hortan jende haundiya biziko zen, ez?
Hanako Rafael Pikabea 'ta hoik.
-Bai, biño zea 'zango zin e.
-Ez dakit udaran torko zin 'o ze zin. Ni goatzen naz han harri pilla haundi bat zela.
Hondarharriya 'o jaizkibelarriya hoitakua. Eta haik ziela esaten zuten palaziyua bota zutenian 'o zeatu zutenian pillan jarri 'ta han zeoztenak. 'Ta geo hemen kotxeras 'ta piso bat zen hor.
-Ya. Ni akor, Pikabeneko palaziyua akortzen naz ni. Amakiña 't izu pasa izandu dugu guk hor zea eskolatik.
-Noiz?
-Buelta manta Pikabeneko langa hortan.
-Biño zea billa haundy hua, palaziyua haundy hua
-Hura izautzen nun nik miño ez naz akortzen.
Nik hoi uste 'ut izautzen nula hola, geoztik botako zuten hora.
-Nik ez, harriyak bai.
-Bai zu... Nik hala dakat gouan.
-Bai, bai, bai izan leike.
-Neska kozkorrak giñala e! Ez zaittut seguru sango biño nik hala dakat guan. Izautzen nula. Oan zein bizitzen zin 'ta ez dakit!
-Pikabea bea izango zen.
-Hoi ez naz, ahaztua dakat nik. E?
-Rafael Pikabea bea izango zela noizpaitt 'e hor.
-Ahaztu itten dia 'ta! Karo. Aspaldikuk dia 'ta.
-Biño gaiñekun zea kale ailleka hortan haako Arizmendi 'ta hoitan 'ta hor Donostiko jendia 'ta tortzen zen, ez?
-Donos... beak bizitzen zin hoik hor Arizmendinak. Ez dakit beti bizitzen zin biño Karmen 'ta Kori...