Eskualdeko bilerak

Primary tabs

Nor Retegi Elizegi, Inaxi; Saizar Lopetegi, Lorentxa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-073
Pasartea 0:44:17 - 0:47:17 (3' 00'')
Laburpena Inaxi Altzibarko bilerara joaten zen. Han Iruinarreneko Manuelek jotzen zuen soinua. Txikierdin Galdosek jotzen zuen soinua. Errenteriara ere joaten ziren. Lorentxak han ezagutu zuen Araneko Pio, gero bere gizona izango zena. Lorentxa Iruneko bileretara ere joaten zen: Xorruenera eta Bentetara.

Transkribapena

-Billeran 'e ez al zun jotzen Arozenan aittak? 'Ta zeak Iruiñarreneko ...
- Bai, gu billera joten giñan Altzibarra 'ta ordun jotzen zun soiñua Manuel Iruiñarrenekuk. Mañolin 'ta aittak, bai. Hara joten giñan-
-'Ta Arozena ez al zen harekin aitzen?
-E?
-Juaniton 'ta aitta?
-Ez. Nei bakarrikan. Iruiñarreneko balkoitikan, nik bakarrikan uste 'ut atetzen zela, baleike e!
Ni ez naz akortzen. Manuel bai. Manuel akortzen naz nola aitzen zen (...)n 'ta ama, aitta.
-Soiñu jotzen!
-Hoixe!
-Altzibarkuk zun fama ez? Altzibarko billerak.
-Hara joten giñan 'ta geo Txikierdira. Geo Txikierdin han jotzen zun Galdosek. Galdosek jotzen zun han, Ergoingo...
-Bai, Gorriyanak 'o.
-Bai, gorriyanak 'o jotzen zun. Hara joten giñen. Geo Errentira.
-Errentira 're jote al ziñazten dantzaa?
-Geo, geruo. Geo Errentira, pasitzea.
-Alamedan izaten zen muzika. 'Ta inguruko guziyak: Altza 'ta Pazaiyak 'ta Zanjuan 'ta Lezo 'ta Oiyartzun. Denak horrea. Kalle Biterin bueltaka, atzea 'ta aurrea ibilli. Gaztaiña erriak ematen baziuten jan 'ta!
-'Ta han izautu al zenun Pio? 'O nola izan zen?
-Bai, bai, han izautu nun hua.
-Hemen Altzibarren asko 'ta geo Txikierdi.
-Zuk izautu zenun Lorentxa Altzibarkua?
-Ez, ez, ez.
-Ez. Ez dakit behiñ 'e torri zen.
-Ez, ez, ez. Aitzia bai bazela 'ta.
-Txikierdira bai.
-Txikierdira behin torri izandu nitzan.
Gaiñekun gu Irunea joten giñan. Errentira 'o bestela Iruna.
-Irunea noa?
-Xorroenea 'ta.
-A!
-Nik ez dakit ba non zen 'e! Gu ez, guk Irunea ez genun.
-Geo Bentetan 're izaten zen pixkatian. Hara 're jon izandu giñan. Bentetan izaten zen.
-Gu hemen. Oiyartzunen bertan. 'Ta Errentira.
-'Ta geo ze, han izautu 'ta ze itten zizun Lezoa laundu? 'O nola itten zizun?
-Karo.
-'Ta geo berriz honea?
-Karo.
-Karo.
-Biaje errakin! 'Ta ordun zer zen oiñez 'o bazakan ya?
-Bizikleta.
-Bizikleta?
-Bizikletan 'o autobusin? Autobusa izaten genun.
-Autobusa izaten zen Errenteira. Miño Lezoa ez.
-A ez.
-Lezoa 'ta San Juanea ez zen ezerrez,
-Zuek oiñez torko ziñazten?
-Bai.
-Alameda.
-Bai.
-Bertan zen 'ta. Buf!
-Irunea joten giñanian Hondarribiko autobusian 'o hola, biño.
-Joe!
-Oiñez ibiltzen giñan gu, oiñez! Oain aldian kamiyuak 'e beste modu batekuak zian.
-Bai, gaur zailtza oiñez! Oain bueno zeatik.
-Biregorritikan.
-Bai. Ez, biregorritik. Bai, hoi da. Espoliyotik.
-Hoi da, biño, karo len kotxe 'ta gutxiyo.
-Ez, ez.
-Ordun ez zen kotxeik izaten 'ta!