Pilotari

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-072
Pasartea 0:04:30 - 0:06:15 (1' 45'')
Laburpena

Bertsozalea izateaz gain, pilotan ere gustura aritzen zen Joxemari. Baina aukera gutxi izaten zuten pilotan aritzeko. Igandeetan, mezaren ondoren, pila bat elkartzen ziren Kontsejupean, txanda ezin harturik. Soldaduskan ere ibiltzen zen, Beran.

Transkribapena

- Ez, miño izanduko nintzana gaurkuai hainbeste laundu baldin baziten seguraski bai.
- Bai e? Zer zunun afiziyo haundiya?
- E afiziyua bai miño, noiz ai ber zunun? Afiziyua, itxian? Etxeko paretian?
Ezin ezin zen ezin nintzan ai. 'Ta geo mezeta jo joten giñan goizian betzitako meza o' 'ta Oiartzun ko konsejupian orduan izaten zin pilla bat jokatzen
aitzeko 'ta geo bi tanto in eta haik fuera, eta geo bestiak beste bi tanto 'ta fuera, 'ta geo bestiak beste bi tanto in 'ta fuera 'ta
geo sartu zu 'ta berriz e' orduan in bi tanto 'ta hoi ez da pelotan eta zeatutzeko ikasteko.
Miño hoi soldado soldado eondu giñanian Bera de Bidasoan 'ta tortzen zien, frontoia be bertan ganakagun han 'ta
furrier eondu nintzen 'ta goizian itten nittun in ber nittun lanak genealian 'ta arratsaldiak libre izaten nittun hor.
Nik soldauska 're ez bainun dena txarra, han Burgeten gaizki pasa nittun miño hemen ez.
Han pelota tortzen zien, zona hartako kanpeonak zien e zea, Ugarte 'ta Erro. Ugarte 'ta Erro zien, hango zona hartako kapeonak.
Eta tortzen zien guekin entrenatzea horrea Bera, e zeara Bera Bidasoako frontoi hortara.
'Ta guk jokatzen genittun ba hiru soldaok. Bat e Ondarroakoa zen bestia Leizakua 'ta ni, hiru.
Guk hiruk aixa irabazten geniyon neti miño biñaka jarrizkio galdu ingo gunun 'ta guk e' "ez, ez, gu hiru launak, hiru launak" eta