Bertsolariak eta apaizak

Primary tabs

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:48:49 - 0:50:20 (1' 31'')
Laburpena Potajearen bertsoak Bergaretxe apaizari askotan kantatzen zizkion. Apaiza eta Kaxkaxuriren arteko espa.

Transkribapena

-'Ta hoik zenenak dia? Hoik, bertsu hoik?
-Ez dait zenenak izango din, seuro.
-Ez dakizu. 'Ta non ikasiyak ttuzu zuk hoik? Paperetik ikasiyak ttuzu?
-Bai, bai. Paperatikan. Paperatikan 'o libron batetikan 'o.
-Libron batetik.
-Eta asko kantatzen nizkan zeai, apaizai, Bergaretxei.
-Harrei graziya ingo ziyon.
-Hoixe!
-Hua ez zen haserretuko.
-Bai zea!
-'Ta zuk bakizu ze apaizari jarriyak din bertsu hoik?
-Bai... Hoik imajinaiyuak izango dia seuraski, biño.
-Ez da saten bertsuan?
-Ez zuten ez 'ta saten, zeiñ apaizikan ez da saten.
Oaiñ beharbada hala izango da biño bestela imajinaiyuak 'o igual igual, bueno!
-Holakuk izango zin
-Eske nik aitzia dakat Zurkoko Kaxkaxuri, bazula baita 're apaiz batekin holako espa 'ro bazula 'ta bertsuk botzen zizkala 'ta geo apaizak mezatan beri harrei errita man 'ta holako kontuk.
-Bai, hortazkioz saretan ingo al duk, ni ez nak hola ibilliya! Gabian berandu 'ta ez dak atia jo 'ta ez dakit zer bota 'ta zea 'ta apaiza sermoiyian 'ta bestia han Kaskasuri
Eta hortazkioz santa igual du ingo al duk, ni ez nak hola ibilliya!
-Mezeta joanta holako istoriyak 'e izaten ttu.