Bi anaia gerrara

Primary tabs

Nor Mitxelena Gelbentzu, Joxemari
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-071
Pasartea 0:10:37 - 0:13:30 (2' 53'')
Laburpena Anaiei soldadutza gerran egitea tokatu zitzaien. Toki ezberdinetan ibili ziren. Trintxerak egiten aritu zen zaharrena, Madrilgo frentean. Beste anaia atzeraxeago ibili zen. Beloagatxikin zeuden artean ez ziren atera ere egiten. Senide zaharrenak ateratzen ziren, mezatara edo enkarguetara edo.

Transkribapena

-'Ta anaiya 'ta nola eaman zittuzten?
-E?
-Anaiyak 'ta nola, behartuta eamango zittuzten?
-Bai, jakiña! Behartuta.
Kinta, treintaiseiskua zen bat. Eta treintaisesen hasi zen. 'Ta seittuan soldado jon ber izandu zun. Eta bestia treintaitreskua zen 'ta hoa 're bai.
Bat Madrilko frentian, Somosierran pasa zun dembo guziya. Bestia berriz, hemendikan hasi 'ta Teruel 'ta bueno Kataluñia aldea pasa zien. Eta geo gerra bukatu zenian desfile militar bat 'o Madriden in zuten
'Ta han elkar kusi 're, haimbeste zean artian, 'ta elkar kusi zuten, bai. Geo bat lenotikan biali zuten lizentziatuta 'ro 'ta geo bestia gaztiagua, harrek 'e, hoi 're biali zuten behintzat eta. Biño hola.
-'Ta gerra 'ta geo...
-Gaiñea haik soldauskan ni bake dembuan biño askoz hobeto eondu zin.
-Bai, san zu hoi 're. Erra marka e!
-Bai.
-Gerran haik okiyo. Joe... Frentin 'ta ibilli al zin?
-Soldau hau, hoik trintxerak eta zeak in lurazpiyan beak saten zun "Yo ando como los topos".
Beti lurrazpiyan, trintxerak eta itten zaharrena. Horrek Madrideko frenti hartan eondu zena. Haik bertatik berta 'men zittuzten saten zun zea este kontraiyuak biño.
Ez zuten elkarrei hiltzeko tiroik 'e ez zuten ingo seuraski biño hoik. Eta bestia, berriz, bestia ibilli zen bestia utzi zuten Servicio de Recuperacion. Servicio de Recuperacion no se ke rampas 'o rampas 'o.
Eta hoik bestianak uzten zuten 'o galdu zen materiala 'ta bildu 'ta hola ibilli zuten, atzexiotik ibilli zuten.
-Suerte puxka 't euki zuten behintzat.
-Bai, ate zin behintzat gerran. Ez zin hill 'ta.
-Bai, bai. Amakiña jon zin 'ta. Joe... 'Ta han zean ziñazten, Pelutxikin ziñazten bittartin han Gurutze aillekan 'e muimentua izango zen? 'O ez zen?
-Gu ez giñen handikan atea 're itten. Mutikozkorrak 'o zeak giñan 'ta gu ez giñan atetzen. Joaten zien zaharrenak arrebak eta igandetan joaten zien mezeta joten zien Oiyartzunea.
Bai, geo gauza zerbaitt 'e 'o dendatikan zerbaitt 'e eaman ber baldin bazen 'o. Gu ez, ni ez nitzan iñoa 're muittu han (...) dembo guziyan. 'Ta bestiak, beste anaiyak