Goiz erretiratu behar

Primary tabs

Nor Oiartzabal Etxeberria, Inaxi; Iñarra Lizaratzu, Manuel
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-063
Pasartea 0:31:20 - 0:33:40 (2' 20'')
Laburpena Ezkongai zeudenean, Manuel Inaxik lanak bukatu zain egoten zen. Inaxi berandu erretiratzen zen dantzalditik eta etxean zigorra izaten zuen zain. Garai hartan, 10etarako etxean egon behar zen. Ne hitzak etzala inor ofendittu.

Transkribapena

- Gorde eunin pixka bat.
- Ordun gordian lan pilla erra itten zenun!
- Lana?
- (...)
- Pilla bat! Nik Zamoan pilla bat! Sango 'u nahi baldin bau béak! Sango 'u! 'Ta egiya san nahi baldin badu, hau nekin hasi zen demboan, nekin hasi zen demboan, bazkaldu 'ta nik
ahizpak zarraguak banittun, difunta 'ta Luixita, Errenteiyan bizi dena, biño ni izaten nitzan bazkaldu 'ta sukaldia jasotzeko ni izaten nitzan. 'Ta egiya san nahi badu, ni sukaldia jaso biño leno, hau joten zen nere billa 'ta hau eoten zen sukaldian. 'Ta ni sukaldia jasotzen hasteko,
amak pena maten, 'ta saten niyon: "Ama," Karbonera bat genun, gaur ez dia izaten, biño karbonera bat eurra iukitzeko. 'Ta saten niyon: "Ama, segi karbonera horren gaiñea 'ta lo egiñ". Biño bea ez gaiñea, e? Karboneran gaiñin hola jarrita. Exeita jarri karbonera gaiñin,
hua lotan. Ni sukaldia jasotzen, 'ta hau nei beira ni sukaldia jaso arte. Ni sukaldia jasotzin, "beno aiyo ama, baguaz". Martxa! Biño etxea puntual arratxin, puntual! 'Ta ni ez izaki puntual tortzeko persona. Beste bi ahizpak bai. 'Ta ne hitzak ez 'zala ofendittu hilta dagona.
Haik lendabizi atetzen zin billera Txikierdira 'ta ni atetzen nitzan azkena, itxia txukundu, sukaldia txukundu 'ta azkena atetzen nitzan ni. Geo ni, yaketa azkena atetzen nitzan, billera bukatu bitarte han gelditzen nitzan. Biño bestiak lenuoztik itxea tortzen zin.
Hoi zuk ez nazu xinistatuko nei, biño xinistatu, garai batin lanteiko arropak ez zin oain bezela izaten, oaingo mutillak itten 'tttunak karri laumbatin 'ta bi aldi izaten 'ttu 'ta asteleneko bestia prepatua dozte.
- Len bakarra.
- Biño orduan ez. Orduan ekartzen zenittun laumbatian, haik garbittu, sutonduan, len san dutena seka-seka iñ, 'ta hautsiyak baldin bazien kandela argiyakin 'o, bombilla 're oso txarra
izaten zen argiya 're garaiy hartan, iya batez. Eta kandela argiyakin 'o haik kompondu 'ta komei. Biño ni Txikierditik itxea beandu joten, beandu joten. Sukaldin sartu ordoko errita goiyan bian. 'Ta gaintik xinistatuko al nazu? Arropak kompondu! Y por castigo, sin cenar a la cama.
- Biño berandu... Ze ordutan jongo ziñan hala 're?
- Betziyak 'o, betzi terdiyak 'o...
- Hamarretako itxian ber izaten genun.
- Hamarretako.
- 'Ta bestik joten zin
- Betzitan hamarretan itxian ber izaten zen.
- Bai.
- Legia hala zen.
- Biño beste bi ahizpak joten zin...