Motoa, luxua

Nor Irastortza Gaztelumendi, Maitxo ; Lekuona Artsuaga, Enrike
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-059
Pasartea 0:50:50 - 0:53:50 (3' 00'')
Laburpena Beste lantokietan gehiago irabazten zen fabriketan baino. Motoa erostea luxua zen. Herrian gutxik zeukaten motoa; medikuak. Eta automobila ere gutxik; esneketariek eta.

Transkribapena

-'Ta fabrikak izandu dia biño papelera bezelatxo, fabrika haundiyak: Pekin, Esmalteiya hoik denak, denak gailleteiya, alkolera denak jornal zea xamar, bajo xamarrakin. Luzuriaga zen hor garai batin jornala.
-Gehixio zakana?
-Gehixio zakana. 'Ta bestia Astilleros. Biño errelebo lana itten genun. 'Ta ni soldao nijuzen (?) launak banittun harrobiyan aitzen zinak lanin.
Altxutxoko Andres 'ta Aldakoko Esteban 'ta. Ni biño bastante gehiyo iabazten zuten 'ta ni amurrazi, gutxi iazten nun pena. 'Ta attai san niyon hola 'ta hola 'ta zea 'ta.
Harrek ez zun nahi atetzia: "Ez motel itxian 'e lana itten duk eta ez yazela ate!" Geo ez nun urrikiyik izandu.
-Bai biño, gaztetan beti. Gaiñea ondokuk gehiyago itten bazattu.
-Bai hoi bai.
-Gehiyo nahi!
-'Ta gu hola. Bertan 'ta bertan 'ta bueno! Oan zeatu ga 'ta.
-'Ta zeak, kapritxuk 'ta itten al zin? Hako nola motuk eta eosi 'ta? Erki ahorratuta eosiko zin. 'O ze?
-Ahorratuta.
-Motua bazenun? Euki zenun motua, ez? Motua eosi zenun zuk?
-Iso bat bai.
-Bai.
-Biño nik dena, kotxia eosi nunin 'e dirua aurretuta eosi nun. Aurretua, aurretua eukitzen nun. Bai, bai,motua.
-Bai, kotxia ezkondu 'ta geo.
-E? Kotxia bai.
-Kotxia ezkondu 'ta geo eosi genun.
-Motua lenoztik?
-Bai.
-Motua bai.
-Zu izautu, bueno izautu lenoztik...
-Bai, biyek ibiltzen giñan motun ibiltzen giñan.
-Biyek motun...
-Motun ibiltzen giñan. Zea, ezkondu giñan arte.
-Ez zen moto 'ta asko izaten dembatin e! Oso gutxi zin!
-Nobedadia izango zen motua zakanak, ez?
-Hemen len-leno motua ...
-Ordun motuan gustora ibiltzen zen.
-Hemen len-leno motua Don Rejinok.
-Bai.
-Meikuak. 'Ta automobilla Gurutzeko Boryak, Altzibarko Xixario letxeruak.
Eta Kaxinto Iturriozko Dixpatenekuak. Eta Aldakokuk, Pakok.
-Eta Balentin Taxistak.
-Aurrena jarri zena...
-Balentinek 'o zeak?
-Bernardo jarri 'ta Pelixe zea.
-Pelix, Pelix bai...
-Biño hoik geora bastante, geora.
-Bai, geruo bai.
-Len kotxe bat pasatzeko. Oan berriz...
-Hoixe!
-Bai.
-Hoixen besteik ez!
-Puf! Bueno, gehiyegi 'ta dena oaiñ e!
-Hamasei milla duro!
-Iñun 'e eziñ kaittuik.
-Hamasei milla duro patu nun nik kotxia Seata, Seat seiscientos. 'Ta hamairu urtian 'o ze eukittu nun?
-'Ta oan ez dute...
-Geo, zea eosi nun Renaulta R6.
-Bai.
-'Ta kotxe ttikiy hoi oandikan 'e ibiltzen zen. Azpiyak 'e berriyak jarriyak.
Mateilak 'e txarrakin itten baitzittuzten kotxik ordun. 'Ta azpiyak berriz...