Uzta, besterentzat

Primary tabs

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-044
Pasartea 0:46:20 - 0:49:10 (2' 50'')
Laburpena Alde bateko zein besteko tropek baserrietako animaliak eta janariak kentzen zizkieten baserritarrei. Gerraren ondoren, baratzean egindakoaren zati bat entregatu behar izaten zuten. Beraientzat eskas gelditzen zen, eta, hala ere, kaleko senideekin banatzen zuten, gordean.

Transkribapena

- Gue itxian 'e oilluk eta ne baserriyan 'ta karo, han milizianuk izandu zin. Esto... Hartu 'ta eaman itten 'men zittuzten 'ta, haik itxeko ber! Eta eunin... Gue osabai hor gotu 'men ziyon, denak billu 'ta kutxa batin sartu. 'Ta gambaran zeatu, gorde.
Hurrungo eunin, jon dia 'ta aber non ttuzten 'ta diruk attu zila 'ta plazan eaman zittula 'ta denak saldu in zittuztela! Eta hola, e! Hola, e! Osabai hola jarriya! Salbatu 'men zen, biño "ez niyuke berriz 'e hala arriskun jarriko!" saten zun. "Ni ez niyuke hala arriskun jarriko!"
Eta hola jarriyakin 'ta be gauzak izaki. Y a quitarle todo lo que...
- Biño ezin...
- Nada. Nada, nada. Gerra trixtia da, 'ta geo gerraondua! Baserriyan, behintzat,
ogiyik ez zuten bate maten! Eta zenun artua, beno, artua biño gehiyo oaiñik, illarra 'ta patata 'ta hoi ordenik ez beák esan bitarteiño. Lendaizi in ber zenun, beák saten zuten kantidadia hairi entreatu eta ailletzen bazizun, ez bazizun, hairi entreatu zko aiña in ber zenun.
Zeatu, beltza! No. ¡Se pasó hambre! Ordun baserriyan txokorra 'o hiltzen zenun, zertik guk zea, lengusua, beno, aman lengusu, lengusu lengusua 're ez zen, urrutiyokua zen, biño ongi tortzen giñan 'ta harrek jakiya prepaatzen zun, biño harrei bultzatzeko 're...
- Falta.
- Nada.
- 'Ta baserrikuk zerbatte, miño kalekuk...
- Esnia bai, bai. Bai, bai.
- Oaiñ san 'zu, gehixkunak hoi da eukiko zenittuztela familikuk 'o baserrikuk, biño gaiñekun kalin.
- Gosia!
- Gosia.
- Gosia. Ni akortzen naz (...), guk babarruna noiz sortzen genun 'ta,
hoik Ategorrietan bizi zin 'ta, gosiak eta, kontraseña itten genun. Ez genun illarrik eta zeikan aittatzen. Esaten zen, beste zerbatt zeatzen genun 'ta elkarren berri jakitten genun 'ta nola 'o hala eaman itten geniyon. 'Ta Garrokuk 'e akortzen naz,
zertik hoik lengusuk battuzte Garrokuk Donostin eta abenidan dijula eroi zorrua 'ta lertu! Utzi beri hala 'ta martxa aurrea! Martxa aurrea! Pena errakin! No, la vida ha sido...
Gerra trixtia da, e! Geo arratsin aitzen zenun tiroteua, hor kampo santoa eamaten zittuztenin, Kampo Santoko inguru horta. ¡Y liquidación a la noche!