Bataioa

Primary tabs

Nor Berrondo Iartzabal, Luixa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-043
Pasartea 0:06:15 - 0:07:30 (1' 15'')
Laburpena Lehen, jaio eta hurrengo egunean bataiatzen zen. Inudeak oinez eramaten zuen haurra, mantoian bilduta. Amak etxean gelditu behar zuen, eta aitabitxi-amabitxiak joaten ziren bataiora.

Transkribapena

- 'Ta bataillatu hurrungo eunin in ber zen!
- Ordun bai.
- Bestela?
- Ordun bai. Ordun ziorra 'o, ez dakit ze izaten zen, bronka, errespeto haundiya zen! Egualdi ona bazen, txarra bazen, mantoiyan billu, 'ta ez zen zeik, e! Taka taka taka taka. Oseake oiñez ekarri ber zen.
- Ama ez zen joten haurrakin.
- Ez, ez. Ama eun batzutan ohiyin. Oain jeikitzen dia auro! Pizkorruk dilako, biño ohiyin, ohiyin. Zazpi eun nei aindu ziten ohiyin. Eta ordun diferente izaten zen.
- Atautxiya 'ta amautxiyakin joten zin, ez? Bataillatzea, 'o...
- Madrina. Bai, iñudia haurra eamateko, familikon bat 'o beste bizitzakua... Kompaziyo batea gue itxian izango zen seguraski, guk bi bizitzako baserriya genun.
Hango amona zea, komadrona. Komadrona hango amona, eta geo hurrungo eunin bataiyua pues hango amonak 'o hango... Beste andria 're bazen eta geo atautxiya 'ta amautxiya.
'Ta ingo zuten Matteonin 'o Txikierdin 'o merienda lege bat eta bueltan bueltan etxea. Eta gehiyo ze...