Entierroa

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:31:40 - 0:33:10 (1' 30'')
Laburpena Hilkutxa biajeetan eraman behar izaten zuten jasotzaileek, txandaka. Gero hamaiketakoa ematen zitzaien kalean eta etxean bazkaria egiten zen gertukoekin. Ez zen batere bazkari alaia izaten.

Transkribapena

- Eta geo entierrua 're bai. Entierrua 're... Entierrun 'e ordun jasotzillik e... Familikuk baldin bazin, ez bazin, beste harreman bat izaten zen. Ez zen zea, zuk hartzen zunula kaja 'ta metro batzutan eamaten zunula 'ta ez, itxetikan eamaten zen gorputza ahal zen bezela,
askotan biria luzia baldin bazen 'o gurdiyan eamaten zen eta geo bire onea atetzen zenin, ordun hartuko zuten jasotzillik. Biñon biajetan, biaje luzetan. Bizkarrin hartu, txandaka 'ta... Geo kalea joten zinin, kalea ailletzen zinin, kajak zintak eamaten zittun, segun ze kategori
batzuk lau, bestik sei. Ordun joten zin lau jasotzaille eta lau 'o sei zinta emaille. Eta geo hairi kaleko tabernan batin hamaiketakua. Eta geo itxekuri 'ta kampotik tortzen zen jendiri, 'ta han auzuan zuri momentu hartan, eun haitan eondu zinakin 'ta, bazkaiya izaten zen.
Bazkai ez zen alaitsua izaten, biñon bazkaiya izaten zen entierratutako eunin.