Bular-tiratzaileak

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-038
Pasartea 0:18:00 - 0:20:10 (2' 10'')
Laburpena Maria Jesusek lehendabiziko haurra izan zuenerako, dagoeneko ospitalean erditzen zen. Hala ere, laugarrena etxean eduki zuen, eta oso esperientzia polita dela dio. Parterak bezalaxe, bular-tiratzaileak ere bazeuden.

Transkribapena

- Noiz hasi zen ospitaletan 'ta zea itten? Ya haurra eukitzeko ospitaleta joten 'ta?
- Bueno, nik... Lenotikan hoi ezin zattut esan. Nik... E... Berrogeita hiru urte da zarrena izandu nittula, izandu nula, eta ya orduko residentzira. Bai. Eta hiru residentziyan izandu nittun
nik eta laugarrena itxian. Eta oso esperientzi politta izandu zen. Behartua bezela... Ne burua behartu bezela in nun, kezka pixka 'tekin laugarrena izateko, biñon haurrak... Beste hiru haur utzi ber nittulako. Biñon geo oso esperientzi politta izandu zen. Bai.
Ez nun residentziyan bezelako bakardadeik billatu, ez zen han bezelako luzatasunik eta izandu... Beno, hori dena ongi gertatu zelako 're bai, biñon hala 're prepatu giñan zerbai gaizki atetzen baldin bazen seittun hara joteko. Dena ongi ate zen 'ta oso esperientzi politta.
'Ta geo horrekin lotua baita 're do... Bai zila partera bezela, bazila emakumik bular tiratzen ibiltzen zinak. Ordun haurra izan ondorin esne golpikin 'ta bularra lertu 'ro, punta lertu 'ro, artesittu itten baldin bazin, eoten zin emakumik bularra hura kentzeko handikan, béak
(...) kentzen zuten eta sendatzen zuten eta esni hura dena, esne txar hura 'ro han geldittutako hura dena tiratzen zuten, bai. Bai, eta horta dedikatzen zin, parterak bezelaxen haik 'e horta. Bai.