Blusa eta trajea

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:37:35 - 0:40:00 (2' 25'')
Laburpena Garai batean blusa erabiltzen zen; gero hasi zen trajea. Traje bakarra bizi guztirako, eta askotan, familian konpartituta, gainera. Arropa gutxi izaten zen, eta askotan, lehortu arte zain egon behar janzteko.

Transkribapena

- Bota. Bota larruzkua. Eta batzuk azpiyan iltziakin, bestik iltzeik gabe, biñon bota beltza gehiyena, marroiya 're bai, biñon zea, bota. Eta kaletarra 'ta baserritarra txaketa. Eliza 'ro kalea 'ro zerbattea jon ber baldin bazuten txaketa. Eta lenokuk, berriz, attonak eta,
gue attonak eta hoik, berriz, blusa. Blusa. Geo 're, ne garaiyin 'e blusa... Feira tortzen zen personak eta oandikan bastante blusa ikusten zen, biño gutxiyo. Eta nomattea joteko erabat txaketa. Noizpattekuk, igual ez ziyoten eskumuturrea 're ailletuko, noizpatte ongi zittutenak,
biñon txaketa behintzat.
- Buelta man 're bai, ez?
- E?
- Eskatu 'ta buelta man.
- Bai.
- 'Ta galtzak 'ta? Zer zin oain bezela galtza urdiñak al zin?
- Galtza urdiña. Galtza urdiña baserriko 'ta, 'ta geo ya zea, trajia. Txaketa 'ta galtza diferentia biñon, trajia gehiyo. Illuna, grisa 'o beltza eta paiñozkua.
- 'Ta traje bakarra.
- Bai. Hoixe. Len san zattuten bezela, emakumik 'e ezkontzako zea, ezkontzako soiñakin asko 'ta asko enterratzen 'men zin eta gizasemia 're igual. Eta semik zerbatte kompromisua baldin bazun, eta beak trajeik ez, attan trajikin igual. Bai. Ni akordatzen naz arropa astian egun bat 'o
bi izaten genun arropa garbitzeko. Ordun erabat garbitzen zunun. Eta egun batzuk jon zin eudiya 'ta arropikan ez zen sekatzen, eta nik ez nun jazteko bragikan. Eta bragak suan onduan sekatu ziten bittarte ni izeban besotikan ez nitzan jetxi. Bai, iruitzen...
Hoi da, nik bragak falta nittun 'ta gaizki sentizen nitzan! Hoi da esplikaziyua! Bai.
- Erki, izeban besutan!
- Bai.
- Jo!