Kongregazioko kideen betebeharrak

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-034
Pasartea 0:00:20 - 0:04:00 (3' 40'')
Laburpena Kongregazioak. Bost ordena: gudaritxoak... Nola janzten ziren. Don Pablok Erromatik ekarritako ohitura omen. Hijas de Maria. Luistarrak. Jesusen Bihotzekoak. Frantziskotarrak. Ordena bakoitzak bere betebeharrak zituen; Hijas de Mariakoek, esaterako, ezin zuten mutilekin dantzatu.

Transkribapena

- Ba elizan bost orden 'o bost multzota banatzen giñan. Guk kumuniyo ttikiya in ondorin Gudaritxuk, e... Geo... Hoi esaten ziguten Don Pablok Erromatikan karri zula ohittura hori eta muti kozkorrak jazten zin tunikan posturea, atzin 'ta aurria, sahietsak erekiyak,
zinta batekin lotzen zin. Haik zuten txuriya, bizkarrin 'ta petxun parin gurutze gorri batekin eta rematik 'e gorriyak. Eta lantza bat. Eta beko rematik zin kuadrikulatun iñak eta nik pelikuletan 'ta hola ikusita erromatar edifiziyuri, torrik 'o palaziyuri 'ro hola, konturatu naz zea bera zutela,
forma bea zutela. Eta guk, berriz, genun arropa forma berdiñekua, urdiñan koloria eta buruan zapi txuri bat eamaten genun 'ta zinta urdin batekin. Eta geo Hijas de Mariara ailletzen giñanin, ordun eamaten genun guk zinta urdina Ama Birjiñan medaillakin.
Eta zea, Luistarrak, berriz, zinta gorriya baita 're medailla batekin. Eta geo beste ordena zen Jesusen Bihotzekuk 'ta haik eamaten zuten eskapulaiyua, Jesusen bihyotzan irudiyakin. Eta zea, Frantziskotarrena e... Jesusen Bihotzeku hoi gorriya zun koloria,
gorriya 'ta horiya eta Frantziskotarrena zen, berriz, marroiya eta haik eamaten zuten San Frantziskon zea, irudiya. Eta geo eginkizunak 'e diferentik genittun. Guk gudaritxuk giñala len aittatu izandu zattuen bezela, gariya iñ, 'ta entreatu 'ta in ber izaten genun eta
Marian alabak giñala, berriz, leku askotan ez genun mutillakin dantza agarraua ittia libre izaten. Eta iñoiz ibiltzen baldin bagiñan gen ustez ixilka 'ta norbaittek saten baziyon apaizai, hurrengo hillabetin bagenekiun zeiñ zen ibilli zena, bestin denan atzetik jon ber izaten zun.
Bai, eta zemaitan biali 're bai ordenetikan. Geo Jesusen Bihyotzekuk 'e bazittuten ben eginkizunak, Garizuman 'ta hoik zea... E... Ostegun Santo egunin sartzen zuten irudi haundi bat, terziopelozko zapi batekin tapatutako irudi haundi batin sartzen zuten Jaunan kalizak eta
eta egunez 'ta arratsez itten ziyoten zea, este... Guardiya. Eta geo Frantziskotarrak, berriz, izaten zuten "(...) Konturna" 'ro deitzen geniyona, arratsin izaten zittuten, hillaetin behiñ ben elizkizuna, bai.