Elizkizunak

Primary tabs

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-033
Pasartea 0:56:20 - 0:58:50 (2' 30'')
Laburpena Mezak latinez ematen ziren, eta, apaiza, fededunei bizkarra ematen. Gizonak eta emakumeak bananduta esertzen ziren. Gutxienez urtean behin aitortu eta jauna hartzeko obligazioa izaten zen. Txartelekin eramaten zuen kontrola elizak.

Transkribapena

- 'Ta mezak nola maten zin?
- Mezak latiñez eta aldariay... Aldaria... Maten zun apaizak meza, biñon jendiri atzia manta. Eta geo sermoiyak izaten zin pulpittotik, eta zembat eta eju haundiyuok atera eta
zembat eta zartako haundiyuok eman pulpittuko zea, barandai, hoa 'ta sermoiy onuo. Bai. Ni akortzen naz ne amona eraretua zen eta emate 'izkiuten erareko jendintzako 'ta, eliza 're gutxi joten zinantzako ematen zittuten garizumako txartelak. Personan izen, apellidukin eta
derrior jon ber zenun zuk urtian behiñ konfesatu 'ta komulgatu ittea. 'Ta ordun joten ziñanin, haik emantako txartel hura entreatu in ber zenun. Apaizak komuniyua maten zizunin, monagilua esku batin kandela 'ta bestin bandejakin joten zen txartel haik hartzeko.
'Ta amona jon zen ba konfesatzea eta bikaiyua Don Eujenio (Uranga) 'ro zen eta gorraille pixka 't amonak, eta amonak san ziyon nomaitte altoxio hitz itteko, eta harrek zean... Este... Konfesionayu barrendikan "Ze? Elizan ejuka hasi ber al deu?" erantzuna.
'Ta ni ne artin pentsatzen "pulpittoa iyotzen zaztenin eju errak atetzen 'ttuzute gu izutu arte!" Bai. Eta zea izaten zin aurrin, aldarin beko eskailleran onduan banko batzuk 'ta atzin beste batzuk gizasemintzako. 'Ta ihesi itteko beldurrakin 'o ez dakit zer,
erdiyan sillak emakumintzako. Eta han armatzen genittun errak guk. Eseita jarri ber zenin, denak sillak hartu eta sillai buelta man 'ta eseita jarri aurrea beira. Geo zutik jarri ber...
'O belauniko jarri ber zein, berriz hartu sillak, berriz sillai buelta man 'ta aldarea beira. Eskandalo errak bai!