Nor | Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus |
---|---|
Lehentasuna | 1 |
Transkribaketa | Egina |
Zinta | OIA-030 |
Pasartea | 0:12:30 - 0:15:45 (3' 15'') |
Laburpena | Gaur egun gure baserrietan desagertu bada ere, garai batean pagotxa ('paoxa') asko ereiten zen. Pagotxa animalien bazkarako belar mota bat da. Zenbat lan egiten zen baina zein jakintsuak ziren. Gazte asko joaten ziren beste baserrietara jornalean lanera. Lehen ohikoa zen. |
Transkribapena
- Hura izaten zen behiyantzako. E... Pauxa bea hain tupittua izaten da, belarrik ez da atetzen tartin, eta ikusteko oso politta da, gorri illun illuna 'ta dena loria muturrin.
Haziya izaten du dembora berin, 'ta zuk ikusten 'zu urrutira 'ta ez yozu, ez baldin baza baserrikua 'ro ez zeniyon ematen antzikan belarra zenikan 'e. Zuk ikusten zenun gorri illun gauz bat eta zea, haiziak ematen ziyonin, koloria kambitzen ziyon.
Bai, eta hura 're... Izaten zen hoi, negua udaberriko jana behiyantzako.
- 'Ta zer zen, dena jaten zen, 'o...
- Bai, bai, bai.
- 'Ta zer zen, dena jaten zen, 'o...
- Bai, bai, bai.
- Haziya?
- Ez ez, ez, dena, dena. Belarra dena. Belarra. Eta... Geo beste lana izaten zen baita 're haziya dena jaso itten zen, ber zen haziya. Bai illarrana, bai artuana,
- Ez ez, ez, dena, dena. Belarra dena. Belarra. Eta... Geo beste lana izaten zen baita 're haziya dena jaso itten zen, ber zen haziya. Bai illarrana, bai artuana,
hoi zen erraxena, pauxana´re jaso itten zen, arbiyana 're jaso itten zen...
- Geo berriz itteko?
- Bai, berriz itteko. E... Da, lana, biñon dembora berin aberatsa!
- Geo berriz itteko?
- Bai, berriz itteko. E... Da, lana, biñon dembora berin aberatsa!
'Ta nik beti gauz bat pentsatzen dut urtian atzeta jonta berriz 'e, zembat lan itten zen, biño ze jakintsuk zin! Bai. Eta hoi gauz ximplik eta erraxak dia, biñon... Erremita bea, e... Udaran ibiltzen zen erremita bea, geo neguan itxian dena kompontzen zen.
'Ta hoi artuana san zattut, hoi... Udara uda... Udaberriya udarakua. Geo ya artuan... Artuakin batin belarra heldu zen, dembora berin erramolatxa. Belarra lembiziko kortia, erramolatxana lenotikan aittatu zattut zela, luzia 'ta nekotsua zen, eta geo belarra lembiziko kortia.
Eta belarra 're kantidade haundiya izaten genun eta itten genun zalaiyin bertan lehortu, biñon metak itxian onduan. Zelaiyin lehortu, behiya 'ta gurdiyakin karri itxean ondoa 'ta itxian metak iñ. Geo garai hartako gaiñeko lana, e...
Guen itxetikan izebak eta osabak beste baserrita joten zin asko jornalea, iozin lan ittea, garaiko jorra zela, belar lana zela, atetzen ziyotena! Eta guriak bezela, gaiñekuk 'e bai. Ordun lanteira oso gutxi joten zin, ondorexiun bai, biñon urti hoitan, e...
Joten zen, e... Ez, esan nahi nuke, ez zea, ez morroi 'ta neskame 'ta hola ez, temporadako lanak itteko. Aste bat, 'o... Ber baldin bazen aste bat... Geo belarran lan hoi eta geo ya...