Karea

Nor Enbil Urdanpilleta, Maria Jesus
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-029
Pasartea 0:28:20 - 0:31:30 (3' 10'')
Laburpena Berak ez ditu karobiak funtzionatzen ezagutu, baina bere garaian oraindik karea asko erabiltzen zen. Kareharri asko zen inguruan. Lurrari botatzeaz gain, behiari errapea sendatzeko ere erabiltzen zen. Ongarri guztia naturala zen garai hartan: karea, gorotza, pixa...

Transkribapena

- Eta karobiyak, karobiyak bai. Uan ni momentuz esateko ez nau akordatzen, biño bai, bat biño gehiyo izango zin, zertikan karobiya nun-nahi zen ordun. 'Ta kare harriya 're nun-nahi. Eta... Zertikan lembiziko nik... Nexka koxkorratako holoko kontua esaten ai naz eta...
Bai, berrogeita hamar ingurukoro lenoko kontua ai naz esaten. Uandikan karia asko ibiltzen genun. Bai, karestatzen zen lur asko ordun, eta gaiñeko abonua 're lurrantzako dena naturala izaten zen. Gorotza eta pixa, behiyan pixa. Hua deposittoa biltzen zen,
eta geo deposittua betetzen zenin, saardua karraitzeko bezelako garlia izaten zen eta garliakin eaman zea, itxian bete, garliakin eaman eta belardiya gehiyenak behiyan pixakin, zea, abonatzen zin. Banatu, baldian hartu, garliak... zea, kandadura bat izaten zun,
gaiñin zolua betetzeko, gainko zolotik bete, geo kandadutikan baldia bete, zakuk 'o jartzen zittu... Genittun gerriyan lotuta, arropa gutxiyo zikintzeko 'ta belardiya gehiyena, zea halaxen abonatzen zen. Eta larrantzako lurra berriz ahal baldin... Ahal zen bittarte karia 'ta gorotza.
- Karik ze itten du, abonatu 'o bitxuk...
- Bai, bitxuk 'e bai, eta lurra gozatu. Harrotu, harrotu itten du, 'ta gorotzak 'e bai. Gorotzak 'e lurra harrotu itten du. Bai. Eta kare harriya berriz, han Gurutzen nun-nahi da.
Nun-nahi kare harriya, 'ta kare harriyak baita´ 're badu beste zea, e... Beste gauzatako ibiltzen genun behiya umatu berriya zenin, esne golpia tortzen ziyonin, errapin igual koxkor batzuk atetzen zizkan 'ta ordun itten genun kare harriya berotu brasatan, ahal zen gehiyena berotu,
'o bi 'o hiru igual izaten genittun, bat hoztutzen zenin, bestia jartzeko. 'Ta jartzen genun baldian barrenin kare harriya hura eta esnia kendu behiyari eta harrek botzen zun bapori harrek jartzen geniyon zako bat, 'o bi alkarrei josiyak gaiñetikan eta e...
Jeisten ai giñala 're zakua hura bea 're béakin tapatua, eta berotasun harrek gurittu itten ziyon bultua 'o koxkor haik. Bai. Eta oso zea, atsegiña da.
- Behiyak jetsi eskuz?
- Bai.