Karlistak

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-027
Pasartea 0:45:29 - 0:47:00 (1' 31'')
Laburpena Tarteka, karlistadetako balak aurkitzen zituzten baratzean. Erramunen aitonak karlistak ziren, baina aita ez.

Transkribapena

Nik ez dakitt. Ordun ordun, ez duk oantxeko kontua 're, biño ordun 'e opiniyukin 'ta atarramentuk izaki ba. Haik ez zin minan lana itteko martxan ez zin hasi haik.
Haik... Guk harrapatzen genittun lanin zalaiyin 'ta ai giñala, hola baatzin igul 'ta atxurrin ra 'ta balak borobil borobillak plomozkuk borobill borobillak balak.
'Ta nik attai saten niyon: "Atta, hau zer da?"
"'Ta hoi bala, bala, hoi Karlista gerrako bala".
'Ta hoi nola izaten zen 'ta. Geo harrek bat harrapatu izandu zun attak, nombaitte paeta zolun nombaitte. Zea kobrezko kartutxo azala.
'Ta hura 're utzi zin ba nolapaitte. Kobrezko kartutxo azala 'ta muturrin hantxe be bala hura. Biño barrengo polbora ...
-Biatxan gañekua 'ro izaten zen.
-Bai, batzuk bai. Bestik borobil borobillak.
-Bai, bai, zea biribillak, bai.
-Batzuk luxiak.
Batzuk hola biribillak zuk san zuna 'ta bestik berriz borobil borobillak kanikak bezela izaten zin bai, formazkuk.
-Karo eske garaiy haitan oan dela ehun urte.
-Arma klase difentina 'ro.
-Karo.
-Haik 'zango zin.
-Arma difentik.
-Bai, hala izango zin. 'Ta haikin hortxe billatzen 'zango zin. Bai, bai. 'Ta gue atta len san dut 'ta attona 'ta haik karlista amorratuk, karlistak.
'Ta ben opiniyua. 'Ta guen atta berriz ez zen hala.
-Ze gauza e?
-Baietz.