Pipatik erretzen

Primary tabs

Nor Irazu Apezetxea, Erramun
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-023
Pasartea 0:11:40 - 0:14:30 (2' 50'')
Laburpena

Leitzara joaten ziren aitona ikustera. Txapelatik ateratzen zuen pipa, ongi takitu eta luze aritzen zen erretzen. Pipan asko erretzen zen lehen, Erramunek soroan aurkitzen zituen hautsi eta botatakoak.

Transkribapena

Gu joten giñan, ama, aitta oandikan han zon, zartua miño, aitta biziik zon, aittona, gue aittona'Ta Leitza joten giñan.
'Ta San tiburtziotan pestak izaten tzin han 'ta hara 'ta han 'ta, hanxe aitton haundi bat, aitton haundi haundi bat
'Ta zapela kenduko zun, rak, 'ta pipa handik atetzen zun! zapelan zean doblaillu hortan, zean, han zaten zun pipa!
'Ta kax, kax, kax kax, harri 'ro jozi 'o, 'ta ustu, zeatu ongi, 'ta garbittuko zun beste xipotx batekin hoa 'ta
gio beste torxa, xorro ttiki bat, telazkua, petaka hor de?, 'ta zea harrek sokarritikan, ris tira estutzen zen, lotzen zen
handik tabakua atea 'ta, aii, ongii takitzen zun. Pipa hura betetzen zun ongii.
'Ta hoa hartu 'ta pipa? abin, 'ta benga su man 'ta benga harrekin!
-'Ta ziarruk miño geyo aguntatukou horrek?
-Hala iñen zangou. Nekez erretzen da hoa e'! nekez, ongi takitzen baiitute!
-'ta harrek brasa(...)
Brasa harek han 'ta, bai, bai bai.
-'ta oan ze klase din, pipak ttikixio zaten zitzuzten, 'ta haundiyak e' bai
-Bai, kriston kozkorra zutenak bazin aurrin.
-Bai, ta pipa nik, frankotan harrapaten nittun, oan eztut harrapaten miño , nik gazte demboan prankotan harrapatzen nittun!
zalayin 'ta hola ai giñala pipa hausten dena, txurtena hautsiya 'ta numatte hua hautsizkio baliyo ez 'ta botia.
Zea zerbaitte ieltsua ez miño, hola mateila zerbatte, mateilakin iña, bai, txui-txuiyak pipak. Barrena beltx-beltx iña. hola zerbatte iual.'ta batzuk txurten hora hautsiya, bai.
-Hoi (...)pi 'ta pi 'ta.'Ta aizu atezu kontuk bertan zenbat papera bertan aurretzen zuten papera!
-Hoixe, papera 'ta. Bai. bai, bai, bai.
-'Ta geyo aguntatzen bazun tabakuk geyo 're bai!
-Geyo 're bai, bai. Bai, nahi aiña etzuten erreko e, nahi aiña.
-Etzuten erreko.
-Zertikan
-Han e' razionamentua zango zen
-bai, bai razionamentun, hoixe, hoixe, zea
-Gio tabakun 're garai hartan , tabakun 're razionamentua zaten tzen 'ta!
-Bea in tzuten itxiin asko 'ta,
-Itxiin itten zuten 'ta. Hua ez baldin bazuten zerbaitte, orbelakin o' txunkiña, beno txunkiña zea zaten zuten paperik ez baldin bazen, latza!
-'Os, latza bai 'ta gañea ez eoten ereki itten! ez easten hua
-Nola ba, nola eatsiko zen ba hua! 'Ta gaiñea gorra!
-Gorra, miño berra bakizu berra?
-Bai, bai, bai