Etxetik kanpo lanean

Nor Zabalegi Lazkanotegi, Joxepa
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-019
Pasartea 0:08:35 - 0:10:00 (1' 25'')
Laburpena Lanean gazterik hasi zen. Ezkondu aurretik sukaldean aritu zen, eta arrain-fabrikan ere aritu zen; arratsean joaten zen. Arraina lapurtzen zuten nagusia loak hartzen zuenean. Friolera bat ematen zioten, lan gogorra eginagatik. Ez ziren 'beratzak'.

Transkribapena

- Ez, oaiñik, maestra billi nitzaneko ezkondua nitzan. Biño kozinan 'ta ibilli nitzanin, bai, gaztia. Oso gaztia.
- 'Ta fabrikan ibilli ziñanin arraiakin?
- Arraiayakin 'e... Ordun soltera, behintzat!
- Urte asko in zenittun arrai fabrikan?
- Bai. Gue... Martinmotzenetik bertan zen arraindeiya. Arratsin jon ber izaten genun lanea.
Jela tartin. Gaztiak izaki, 'ta gorrak izaki! Geo lapurtu 're itten genittun! Nausiyak alde itten zun demboan, iertzen geniyon, hasten zen aho zabalka 'ta (...) keiñua itten geniyon elkarrei, 'ta anda! Leatza hartu 'ta korrika. Itxia bertan 'ta, amak bate ez zekila etxian sartu 'ta
leatza arraskan utzi 'ta... Hurrungo goizin bai poza erra harrek!
- Sorpresa politta.
- "Utzi, pekatua da ordia!" Saten zun.
- 'Ta "bai! Bo 'zu leitik!" 'Ta "ez, ez, ez dut botako!"
- O...! Ordun eongo zen gosiakin!
- Friolera bat ematen ziguten. Jela tartin lanin aita. Bai, ez giñan beatzak, e!
(beratzak, biguñak, gako zerrendara). Horko neskak ez liake aiko 're! Gu kuadrilla haundiya giñan. Han itten genun lan auzokuk gehiyenak oain jonak dia Pikoketa.
- Eta horrea 'ta...