Jaunartzea ospatzen

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:31:30 - 0:33:50 (2' 20'')
Laburpena Ospakizunetako otorduak etxean egiten ziren. Bi jaunartze egiten ziren: txikia eta handia. Handia gehiago ospatzen zen.

Transkribapena

- Boda 'ro itten bazen dena itxian.
- Dena, dena itxian. Kumuniyua 'ta hoi denak itxian, itxian.
- 'Ta bankete haundiyak itte al zin? Zu gotzen al za?
- E?
- Kumuniyuk 'o bodak 'o zerbatte...
- Bai, akortzen naz. Irundik izeba 'ta, josaba 'ta denak torri zin ne komuniyoa!
- Itxea?
- Itxea bai, itxea. Biño izebak eta bazkaiya ederki jarriya zuten. Ben heaztiyak bazittuzten itxian 'ta, iña bazkaiya. Ben gustora 'ta denak erki bazkaldu genun.
- 'Ta zuen garaiyan bi kumuniyo al zin?
- Bai...! Bai, bai. Kumuniyo ttikiya, 'ta kumuniyo haundiya. Bi zin.
- Zembat urtekin izaten zin haik?
- Zazpi urtetan ttikiya, 'ta geo hamarretan haundiya.
- 'Ta gehiyena zelebratzen zena zein zen?
- Ttikiya ez genun hala zelebratzen, ez. Gosai pixka 't difentixiaua,
txokolatia 'ro hola itten zuten kafesnia berrin, 'ta gailleta batzukin 'o hola, biño gaiñekun ez. Ez.
- Geo bai.
- Haundiya bai, haundiya bai. Haundiya bai. Haundiya itten zen, padrinuk eta launan bat 'o beste, 'ro... Juntatzen giñan mordoxka.
- Zein zenittun zuk atautxiya 'ta amautxiya 'ta? Zein zenittun? Gotzen za?
- Bai. Nik Irungu, Irungu, Irunguk nittun, amautxiya Irunen bizi zen, 'ta atautxiya Prantziyan.
- A bai, e?
- 'Ta torri zen hala 're hura 're. Bai, torri zen, torri zen.
Hura torri zen be andrikin kumuniyoa. Bino kumuniyo ttikiyan ez.
- Eta oaiñ itten din bezela, erregaluk 'ta itte al zin?
- Bai, nei karri 'izkiten galtzerdiyak, zapatillak, 'ta gonagorantxa bat 'ta karri 'izkiten.
- Ze karri zizuten?
- Gonagorantxa.
- Zer da gonagorantxa?
- Azpikua.
- Zea, kombinaziyua 'ro?
- Bai!
- Soiñan azpitik iamatekua?
- Bai, bai, bai. Beti beti iamaten dugu. Galtzakin ez, biño beti honekin, beti honekin, beti. Sekula ez ga gabe ibilli.
- Bai, oaiñ ez da ibiltzen, biño zuen erarekuk bai denak.
- Bai! Bai, bai.