Uretan

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-014
Pasartea 0:21:00 - 0:22:30 (1' 30'')
Laburpena

Kaxilda Ergoiengo Txanpañekoa da eta inguruko etxeetako haurrak biltzen ziren jostatzeko. Zulatxipiko askan sartuta ibiltzen ziren, iturriko ura errekakoa baino freskoagoa izaki. Soin zaharrak eta alpargatak jantzi eta errekan ibiltzen ziren.

Transkribapena

- Txampaiñe ingurukuk ordun, Bitorrenguk 'ta Bordaikuk 'ta hoi denak 'ta Pautxiki... Ordun denak...
- Bai.
- Auzoko guziyak?
- Ez, gu hiru auzo! Errotakuk, gu, Bordaikuk hiruak seuru! Gotti batzutan Bordaiño jonta, bestetan gue itxea torrita. Txampaiñea torrita.
Aierdi 're eskola ondu horta torrita, bestela, gotti jonta. Eta beste batin bagenun Zulatxipin itturriya. Ederra! Eta ura fresko freskua eoten zen, 'ta bero baldin bazon, jon 'ta genun kostumbria, han, zea zen, zea bat, e...
- Aska bat?
- Aska haundi bat! 'Ta han sartu 'ta ibiltzia. Haimbeste balde, haimbeste ur izaki ingurun 'ta haraiño jon ber!
- Erreka onduan!
- Han, ura frexkuo zela 'ta hara jonak! 'Ta itxian bazterrin ibaiya! 'Ta gen soin zarrak jantzi, apartak jantzi 'ta putzun han biltzen giñan denak! Eta hala 're batzutan:
"Oi! hau epela 'uk! Guazen Zulatxipiko itturrira!" Zulatxipiko itturrira denak!
- Udako bero berua!
- Udako bero berua! Primeran ibiltzen giñan.
- Karo.
- Primeran! Eta gue jostaketak denak hoixek zin. Holaxe.
- Eta uretan, zea...