Militarrei laguntzera behartua

Primary tabs

Nor Zubialde Olaskoaga, Kaxilda
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-012
Pasartea 0:49:20 - 0:52:15 (2' 55'')
Laburpena

Kaxildaren senarrak militarrentzat lan egiteari utzi nahi zion, baina herriko karlista batek mehatxu egin zion, uzten bazuen akabo zela. Beldur handia pasatu zuten senar-emazteek. Gerrak ez duela ezer onik dio Kaxildak.

Transkribapena

- Biño senarra martxan, lanin hor.
- 'Ta hua haikentzat lanin?
- Gaiña Goñi... Akortzen al zazte?
- Nik... Nik ez nun izautu, biño aittua bai.
- Goñik in ziyon guriai desapiyua... Ez dakit zer zun 'ta guriak "bueno, 'ta prezisua al da hola ibilli berra denatako? Bakarra, ni arotza bakarra hemen 'ta nola ingo 'ttut ba hoi denak?"
"Bueno ez bauk itten lepua kenduko 'yeu. Lepua kenduko 'yeu". San ziyon Goñik, Goñi difuntuk. Bea difuntua zon, biño harrek hua san ziyon. 'Ta geo Paotxikin jarri zuten ospitala.
- Paotxikin?
- Bai...! Pagotxikin ospitala eondu zen. Eta guriai bihatza moztu ziyoten. Guriai, azidentian 'o (zer) moztu ziyoten bihatza. Bai.
- Zerbait pasa ziyon 'ta in ziyoten moztu.
- Sendatu, sendatu, moztu 'ta sendatu. Biño holaxe ibilli giñan. Holaxe pasik dia gauzak.
- 'Ta hoa, haikentzat lanin, biño dembo guziyan beldurka?
- A bai.
- Jo! Hoi 're, hoi 're gorra, e?
- Hoi 're gorra, bai, bai.
- 'Ta zu 're bai!
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai
- Zuk harrei lasaitzetik sango zeniyon...
- Bai.
- Biño zu zionek 'e...
- Bai, biño neonek 'e bildurra galanta bai! Ez pentsa lo trankill itten nula! Amakiña biaje itten 'izkin Larrazaalko amonak koartoa. "Ze ai za? Oaindikan luak hartu gabia al zaude?
Sango 'yogu Joxepii tortzeko zue bazterrea lota" 'ta "ez izeba, ez, utzi Joxepeii utzi lo itten". Nik saten niyon: " Utzi utzi lo itten, utzi lo itten."
- Joxepi zer zen? Koiñata 'o?
- E?
- Koja. Karrikan bizi baita oaiñ.
- A, bizi da oaiñik?
- Bai, bai.
- Biño hora zer zen, e... Gizonan arreba? 'O lengusua?
- Lengusua.
- Lengusua.
- Lengusua, lengusua.
- Hoi da, zure gizonana.
- Bai, ne gizonan lengusua.
- Oseake Larrazabalekuk eta Garatekuk zin lengusuk.
- Garatekuk lengusuk zin. Holaxe biltzen giñan.
- Jo!
- Bai, gerra? Gerra fuera fuera! Hoi urruti kustekua da. Hoi ez da, hoi ez da ikustekua.
- Ez.
- Horrek bildurra maten du beti. Nik askotan saten dut, gue Jangoikuk ez zala behintzat berriz ekarri. Ez zala karri holakoik. Gauza tristia da 'ta neargarriya.
- Zuek ikusi zenittuztenak!
- Bai, bai, bai, hoi bai. Gauzak ongi ate ezkio... Ez dut saten, biño holoko gauz hoik ez baitia behiñ 'e ongi atetzen. Hoik ez dute gauza onik pentsatzen gaiñea. Oaiñ 'e, oaiñ 'e nahiko lanakin ibiltzen dia hoik 'e! Badakite hoik nahikua, nahikua badakite.