Gerra giroa

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-011
Pasartea 0:14:00 - 0:17:00 (3' 00'')
Laburpena Gerra aurretik hegazkinak hasiak ziren atzera eta aurrera. San Markostik tiroka hasten zirenean zubi azpian gordetzen ziren, hor babestuta zeudelakoan. Inork hil nahi ez. Gero gosetea; errotak itxita zeuden, baina Iurritakoek gordean ematen zieten irina.

Transkribapena

- Jende zarragui 'ro aitzen al zeniyoten torriko zela gerra 'ro? Zuek zerbatten susmua bai al zenuten?
- Bai, abioiyak eta bazabizten bueltaka 'ta. Geo San Markostikan 'e tiroka 're hasi zin 'ta,
San Markostikan erki hartzen baizuten gue ayeka hora, 'ta guk tiruka sumatzen zinin itten giñan zuiya, oan 'e han eongo da, Altzibarko zuiy haundiy hora, hara azpira joten giñan. Igual igual zen jon ezta 're biño! Biño, defensa, iruitzen! 'Ta hara joten giñan,
geo abioiyak 'e pasatzen zin, 'ta, ikara maten zuten denak... Denak ikara. Geo soldaduk 'e gorde itten zin askotan 'ta Iruñarrenin 'ta hoitan 'ta soldaduk eoten zin 'ta, denak hantxe, bata bestia non gordeko 'ta ... Iñork hil nahi ez! Hoixe zen, iñork hil nahi ez!
'Ta holaxe. Bizimodu tristia pasa genun.
- Gerran 'ta gerra ondoren 'e bai.
- E?
- Geo gosetia!
- Geo gosetia. Joe, geo... Ogiya beltza... Oaiñ beltza despreziatu itten zen, biño ordun beltza 're estimatu itten zen. Ez dakit, Naparrotik kartzen zuten ogiya gaiña!
- Errotak itxi iñ zittuzten.
- E?
- Errotak itxi iñ zittuzten hemen.
- Hala saten zuten.
- Bai.
- Gui Iurrittako errotakuk, lagun haundiya zen gue Attakin, Santosekin, 'ta saten ziyon:
"zu toz hiruak aldin goizaldea 'ta nik erekiko 'ut atia, zuk ez ateik jo. Torri trenbiretan barrena 'ta nik emango zattut, zea iriña 'ta amak 'eo, amonak 'o, norbattek ingo 'izkizute taluk" 'Ta "bai, bai, iriña izan ezkio torko ga" 'ta handik harrek launtzen zigun asko,
Iurrittako errotakuk asko launtzen zigun.
- Gordian emango zun harrek?
- Gordian 'ta, geo Santos joten zen billa 'ta, zakukin 'ta hora 're bildurrez,
arratsin 'e iual ibiltzen zin non nahi 'ta. Behiñ 'e ez zitzaiyon tokatu ezerez, biñon...
- Tokatu baziyon...
- Larri aski ibiltzen zen tokiyak bazittun. 'Ta hara jon 'ta han iriña maten ziyon harrek,
béak posible zuna 'ta geo saten ziyon: "hau attutzeko hombeste dembo jongo zizu 'ta ordun berriz torri, nei deittu" 'ta hola ibiltzen giñan batetik bestea. Ahal zen bezela!
- Ahal zen bezela. Hau garaiyak!
- Uaiñ hobekiyo bizi ga!