Baltsa eta eliza II

Primary tabs

Nor Egimendia Aranburu, Korneli
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-010
Pasartea 0:19:47 - 0:22:00 (2' 13'')
Laburpena

Korneliren semea eta Altzibarko neska bat kongregaziotik bidali zituzten baltsean ibiltzeagatik eta xanistebanetan arratsalde guztia baltsean ibiltzea erabaki zuten. Beraiek hasi eta han zeuden denak baltsean hasi ziren. Berriro karta bidali zieten elizatik: elizan sartzeko baimena bazeukatela, baina fede gabekoak zirela. Gazteak ez ziren beldurtu eta erantzun egin zuten.

Transkribapena

- Ekusi 'ta zeiñ biltzen zin 'ta zeiñ ez! 'Ta zeai san, musikerui san "bai, hola 'ta hola 'ta in ziutek 'ta Manuelek soiñua jo digulako, kongreaziyotik fuera!" "Guk joko yeu pieza bat 'o bi 'ta zuek fuego dantzan baltsin billi!"
"Bai, bai, nahi zutenin jo, biyek ibilko gattuk balsin!" Hala, hasten dia! Jende dena baltsin!
- Hara!
- Ez guriak bakarrak! 'Ta Iruñarrenekuk bakarrak! Gehiyo 're izaki!
Biñon hemen ibiltzen zinak ez, Errentiyan. Errentiko musika jon 'ta Errenteiyan bai baltsin, biño Errenteiyan ez kusten hemendik! 'Ta geo hemen 'e berriz beste karta. Biarren txanda bazela 'ta ez bazuten, nahi bazuten eliza sartzeko, biñon fede gabeko jendia zela!
Aleiya, baltsian lengo galazi 'ta geo berriz 'e baltsin billi zila! 'Ta kontestaziyua, ez dakit neskak 'o guriak, 'o biyek 'o zenek mana zen, biño zerbatte kontestatu ziyon baten bat izango zen. Jangoikua 're baltsin billi zela! 'Ta ez dakit ze... O...!
Izugarrizko karta zelebria 'ta par itteko moukua izan ber zun. Aber haik bakarrak zin aintzen zutenak mundu hontan! Jesukristo 're balsin ibilli zela, Amabirjiñakin ezkondu zela 'ta familiya 're izandu zula! Jo! Ze erreplika 'ta ze zeak ibilli zin ordun! Josus!
Hoik eskandaluk! Guk saten genun: "lotsaarri zuegatik ibilli ber dugu guk!" "Zuek ez 'zute lotsaarri ber, gu ibilli ga! Hor kompon 'ttezela! Zuek ez kasoik in... " "Erra iñ zattuzte!" "Erra? Ba! Ez da guria bakarra! Baia amakin bat!
Donostiyan 'ta Errenteiyan ibiltzen dinak!" 'Ta hartara pasatzen zen. 'Ta halaxe. Halaxe gazte demboa. Geo ni saarteita hasi nitzanin, nik san nun: "nik ezin dut posible denakin!" Geo itxian 'e lana nun 'ta...