Oinetakoak eta arreoa

Primary tabs

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:46:20 - 0:49:35 (3' 15'')
Laburpena Oinetakoekin ere izaten ziren festak! Baserritik alpargatekin jaitsi, bidean gorde, eta bilerara zapata dotoreekin joaten saiatzen ziren. Arropa eginik ez zegoen; oihala erosi eta josi egiten zen. Maitxok arreoa nola egin zuen kontatu digu.

Transkribapena

- Oso oso difentia. Eta jantzi 'ta nola... Len takoiya aittatu 'zu 'ta karo, baserritik ezingo zenuten habitu takoiy haikin?
- A, ni bai!
- A bai, e?
- Honek bai seuraski!
- Ni bai.
- Gu ez. Gu alparta zarrakin goitik beko kamiyoiño. Han utzi 'ta han hankatakuk jantzi 'ta...
- Bai, ni zapatak...
- Akortzen naiz behin... Topolinuk.
- Bai,
- Topolinuk, marroi batzuk... Nik ilusiyua (halakokin)... Josten ibiltzen nitzala 'ta... 'Ta nik ixilka gorde, karo, taberna joten nitzan 'ta han xoxak ematen zizkiten
'ta nik denak netzako izaten bainittun haik, jaso itten nittun 'ta Topolinu hoik eosi 'ttut eta...
- Zer tzin? Zer tzin topolinuk?
- Topolinuk dia takoi korrittu hoik.
- Zea goraiño hau dena osua 'utenak. Honea goraiño. 'Ta atzia erekiya izango zuten.
- Denetik izaten zin ordun. Erekiyak eta zea.
- Enaz akortzen hoi nola zen.
- Bueno dia takoiy haundiya atzetik atzea.
- Hombesteko... Neria bai, holako takoiya bai izango zuten. Hortik horrea, honea gora. 'Ta haik Txikierdin jantzi 'ta... Txikierdin, Txikierdin ez nitzen asko atrebitzen, aurreo junta igual.
Jantzi 'ta geo nola juten giñan Errenteira geo Errentin 'ta ibiltzeko bai. 'Ta hola ibiltzen giñen.
- 'Ta erropatan, ze erropa izaten zenun? Ze moda zen?
- Erropa? Pes... Gaixua!
- Zuek igual ingo zenuten?
- Ahal genun bezela!
- Nik Izaten genun arropa ez euneroko zea, biño gue amai beti gustatzen zitzaiyon, e...
Aste Santuko, Aste Santuko eta Errentiko fiestatako beti berriya zerbatte! Beti izaten genun. Bai.
- Estrenua ordun.
- Bai.
- Pes guk...
- Geo zea honea tortzen zen Oiyartzunea mezeta, Klaudia zun zea be dendan hor arropa...
- A bai.
- Piezak eta...
- Oain txokolateiya den hortan.
- A bai, e?
- Txokolateiya izango da bai haren denda!
- Hombre, klaro!
- 'Ta zer zun, arropa denda 'o zela denda 'o...
- (...)
- E?
- Arropa!
- Arropa, arropa zun.
- (...)
- Ez, horrek arropa zun.
- Horrek, horrek arropa zun. Handik eamaten zittun.
- 'Ta in 'e asko ingo zenuten ordun?
- E?
- Erropa iñ 'e bai! Josi.
- Ordun iña gutxi izaten zen, e?
- Iñik ez zen ordun, e? Geo josi ber genittun denak! Oi! Nik ezkontzeko ne kamisoiya... Beno, kamisoiya, kamiseta, sujetadoria, kominaziyua, denak! Eskuz! Zazpi pare zeatu nittun nik. Akortzen naiz, zu ez ziñan hor eongo biño "Jesus emakume, alajaiñena!
Aukera erra karri 'zu!" 'Ta nik nola iraazi 'o hla itten nun Petranetikan. Petranetikan tela!
- Karo ordun itxian josten zin.
- Bai 'ta geo...
- Itxian 'ta geo Modistanin. Ollokenin zen... Oso ongi josten zuna, Joxepa Inaxi.
- 'Ta geo jostea juten nitzan eta geo akademira Donostira 're bai 'ta pixka 't idea pixka 'tzuk geo karo utzinun 'ta... Aztu zin, oa ez nittuzke ingo biño...
- Biño ongi ikasiko zenun zuk erropa (...)
- Itten nittun batzuk zea bainika inkustraziyukin dena, beste batzuk puntillakin, bestik. Juego guziya... Nik esaten dut, "nik oaiñ hartuko al nuke pazintzi hoi dena itteko?"
- Ez, izan gabe! Hemenhogetia bi urtekin! Nik 'e!