Azenario-garbitzen

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-009
Pasartea 0:32:00 - 0:34:00 (2' 00'')
Laburpena Berrogeita hamar urte egin ditu Maitxok Errenteriako plazan saltzen. Eramaten zuten guztia etxean egindakoa zen. Azenarioak nola garbitzen zituzten.

Transkribapena

- (...) jarrita joten ziñan zu, e?
- A, ni bai! Oaiñ, Antonio hill zen bitartin. Nik berroeita hamar 'ta gehiyo urte plazan. Ezkondu 'ta geo 're...
- Aski erki jakingo zenun zuk saltzen!
- Bai, beno ez eunero eunero ez, e? Astin hiru biaje itten genittun. Oaiñ ya bi itten genittun, ya astiartin ez zen sartzen.
- 'Ta dena Garmendiko zea maten zenun? 'O norbatte...
- Ez, ez ez ez, itxekua, itxekua.
- Dena itxekua?
- Itxekua.
- Karo, hua 're iñ in ber zen!
- Hombre. Begon, Begon itxetik, Tolosatik, azenaiyuak kilo erdiya!
Pentsatu, azenaiyua kilo erdiya zembat hazi izango den! Ereintten genuk guk! 'Ta beti, klaro, neua etorri 'ta gaizki! Guantikin 'ta atera 'ta geo zepillo batekin ''ta garbitzen (kandarun) banan-banan 'ta komeitan 'ta gue Antonioi gotu ziyon... E...
Gue Jose Inazio lanin hasiya zen orduako 'ta bea... Be kontura 'ta hormigonera ttikiyakin 'ta hola. 'Ta lendabizikua in zitzaiyon hautsi! Eta itxian utzi zun. Zulatu in zitzaiyon 'ta klaro, hormioiya dena ai zela eroiy itten! Eun batin gotu in zitzaiyon... Ez, hortako...
Mikelentxonin 'e pilla gaitza eamaten.
- Bai, bai.
- 'Ta hua enteratu nahi izaten zun nola itten ote zuten. 'Ta zean, labadoran itten ote zuten 'o...
Norbattek...
- (txikittuko zin)
- E?
- Ez zin hautsitzen?
- Laba... Ez baidakit seuru! 'O zerbatte hola... Zerbattekin itten zutela behintzat, makinan batekin hoi zeatu zun. 'Ta geo gue Jose Inazioi tokatu ziyonin hoi,
"oain prueba in ber dut" 'ta azenaiyo mordoska atera 'ta bota 'ta primeran! Zuk ba al dakizu nola garbitzen zun! Ez zun hausten!
- (Labadoran?)
- Ez, ez ez.
- Ez hormigoneran.
- Hormigonerak, e?
- A...!
- Hormigonerak ez zun hausten! Ezta aleik 'e!
- Hala itten zittuzten Mikelentxonekuk! Hormigoneran garbitzen zittuzten!
- Ez dakit ba!
- Bai, bai bai! Hombre!
- Zerbatte ibilli zen jakitten! Hoi ez naz akortzen.
Geo behintzat Jose Inazioi hua iñ eta harekin in genun 'ta geo harekin.