Bilbo hartu zenean

Primary tabs

Nor Gaztañaga Etxeberria, Maitxo; Iragorri Iriarte, Frantxiska
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-008
Pasartea 0:28:35 - 0:31:55 (3' 20'')
Laburpena Frenteen gorabeherak. Bi oiartzuar hil ziren Lemoako frentean. Bere senarra izango zena eta bere anaia bi bando ezberdinetan. Bilbo hartu zutenean zelaian ari ziren lanean Garmendikoak; kanpaiak eta koheteak entzuten zituzten. Ez ziren etxera joan, erreketeen beldur. Bilbo hartu zutenean, jende asko atxilotu zuten Oiartzunen.

Transkribapena

- Geo ya soldaduk eta jon zinin, militarrakin difentzi izugarriya, e! Bueno...! Errespeto bat eta... Denai tratatzen ziguten oso ongi 'ta gaiña beák zuten hura emateko 'ta... Jesus...! Reketetikan militarrea? Txuritikan beltzea hambesteko difentziya!
- Bai, e?
- U...!
- 'Ta ordun hoi ze in zen, Errentira 'ta pasa zinin reketik jon,
biño soldaduk geldittu iñ, geldittu in zin?
- Karo! Tropak sartu zinin denak ya Donostiño! Donostitik aurrea ya berriz gerra! Biño bai!
- 'Ta hemen zein geldittu zin?
- Ez, ez, ez! Jon zin, jon zin!
- A! Denak jon zin!
- Denak jon zin!
- Haik eamango zittuzten gue itxian zoztenak eta 're? Haik ez al zin Naparro aldea jun, gorriyak 'o?
- Ez, biño... Gorriyak saten zena... Ez! Gerrak korrittu zun Bilbao hartu arte.
Geo Bilbauko frentik izandu zin txarrak. Lemonan hil zin eun batin... Bi oiyartzuar, kompaiñi berekuk. Bai, Donoxtina... Zuk aittua izango zu Donoxtina zein den? Donoxtina? Bai...! Hor nola afusilatu zittuztela 'ta... Karrikako biri hortan.
Horko baserriko Donoxtina eta Goñin semia. Biyek hil zin!
- Goñi karlista harren semia?
- Bai, Goñi karlista harren semia, bai! 'Ta haik karri zittuzten Oiyartzuna enterratzea.
Haik hil zin Lemonako frentin. 'Ta han eondu zen baita 're ne gizona gorriyan ayekatikan gudari, gudariyak zin hemen reketik bezela, gudariyak eta militarrak. 'Ta han eondu zen. Eta anaiya, bi anaiyak alkarren kontra mendi berin ibilli zin! Pentsatu, hoi 're bada ba, e?!
- Gerra!
- Bai! 'Ta Bilbau hartu zuten arte! 'Ta ni akortzen naz Bilbau hartu zutenin... Gu Untsaskon giñan belarrak, zea metak eta ittea jona,
eta euntalako kampanak Errentiyan 'ta kohetik eta jesus...! Zer ez zen han! 'Ta "bada gaur, haundiya pasia da ba gaur, beitu, zerbai badugu!" 'Ta gue Antoniok san zun: "ez ga itxea jongo, e! Goiz!
Deskuidun sartu baldin badia 'ta hor sartzen badia reketik itxez itxe ingo 'ute izugarriya!". San 'ta izan! Gu...Zea, Araingo kaskotikan aitzen, Oiartzungo manifestaziyuk. Karlista denak kalez kale 'ta itxez itxe. Gu ion! 'Ta ama izutua: "biño hoik ze ai dia umi hoik?"
'Ta berandu itxian sartu gu! 'Ta bai izandu 're gue itxea, bai izandu gue itxea! Luixa 'ta, hoik zartxio zin, ahizpa 'ta. Geo... Lukas soldado ya, 'ta Antonio. Gue amak: "jesus...! Agertu al zazte? Hemen torri dia zuek non zazten galdezka!"
"Pes horretxegatik eondu ga ba ama, Araingo kaskun, ikusten baigenittun "
- 'Ta reketik zuetaz galdetu zuten?
- Oiyartzungo jendia, e! hor sartu zenin erua bezela jarri zen jende guziya, Jesus...!
Bilbau hartu zutenin? Madre Santa! 'Ta uo...! 'Ta bueno, hartu 'ta detenittu harrapatzen zittuzten guziyak! Aber zembat eondu zin Oiyartzunguk, oaiñ aztua dakat nik.... Badut librua, e! 'Ta letu ber nuke. Asko! 'Ta aber zembat hill zittuzten!