Oiartzuarrak: harrikalariak

Nor Lardi Landa, Joxe Luix
Lehentasuna 1
Transkribaketa Egina
Zinta OIA-006
Pasartea 0:06:00 - 0:08:23 (2' 23'')
Laburpena Oiartzuarrek harrikalari fama genuen. Ondoko herriekin harremanak. Mugak.

Transkribapena

-Biño len dena maixterra.
-Dena maixterra.
-Oan pixkat kampokuk nola kusten ziuten oiartzungui, atta. Ze fama genun oiartzunguk inguruko herritan?
-Harrikalaiyak.
-Zertikan harrikalaiya?
-Ez dait nik ba! Neskata torri 'ta geo harrika man ziyotelako 'ro... Hoi ne garaiyin 'e bazen, harrikaku hoi e!
-'Ta itte' al zenuten hoi?
-Oi! Mutillak ez baldin bazin gustukuk mango ez ziyon ba harrika! Nik man 'zandu yot beimpin!
-'Ta zui?
-Nei ez iñorrek oandik!
-'Ta kampokui nola dei... izengoitiyak izango dia? Irundarrai deitzen al zen nolapaitte? 'Ta errentikui nolapaitte 'ro? Hemengui harrikaiyak bezela, kampokuk nola zuten izena, hemen ingurukuk?
-Ez dait nik, 'zango zen... Lezok beti zea du izengoittiya, zea, trapujalik. Oan ez naz akortzen ni Irungua 'ta hoi... Ez naz akortzen.
-Hairi kompittik 'maten zin
-Bai, kompittik. Bai, harrika, harriyak.
-'Ta gaiñekun harreman geiyena inguruko herriyakin, zeiñekin zen?
-Honek?
-Oiartzunek.
-Honek, Errentiyakin beti. Hoi zon aldena 're 'ta... Hemengo jendia 're hara joten zen lanea 'ta.
-'Ta bestikin zin harremanak, kompaziyoa Naparrokukin 'o zer zen geiyo aziendangatik 'ta mendi...
-Mendiyangatik bai. Mendiya oan itxia do, biño ordun dena erekiya eoten baizen.
Oan dena mugaz muga dena itxiya do, 'ta ordun hemengua hara pasatzen zen 'ta hangua honea tortzen zen 'ta... Ben artin bai sesiyuk eta jakiña! BIño gaiñekun...
-'Ta Irungukin 'de bai? Aziendangatik 'ta 'o?
-Ba aziendangatik. 'Ta geo berriz Artikuzko joten bazin, 'zaten zen munta. 'Ta zuk ate zu kontua, garai hartako ardi bakoitxeko berrogei duro 'zaten zela munta, joe! Ardiya biño, ardiyan baliyua 'ta geiyo!
-Biño zertik jartzen zuten multa?
-Han 'biltzen zilako ayuntamientuk. Donostiko ayuntamientuk e!
-'Ta Lesakakuk 'ta ez zuten deus saten biño Donostikuk bai? Kompaziyoa zui ardiya Lesakan...
-Ezta ezer 'e!
-Deus ez?
-Ezer ez.
-Biño Artikutza...
-Biño Artikutzan sartzin bai.
-A! Ben ustez zikindu itten zelako...
-Hoixe!